The Fighter

Aitor Aspuru Saez 2011ko mai. 5a, 15:40

Kirol askoren artean, boxeoa da, seguraski, zineman arrakasta gehiago izan duena. Izar distiratsu ugarik boxealari baten papera edo mundu honekin harremana daukan paperen bat aukeratu dute beraien ibilbideetan zehar; Kirk Douglas, Paul Newman, Robert Ryan, Humphrey Bogart, Robert De Niro... aipatu ditzakegu hemen. Azken hamarkada honetan boxeoak eragiten duen sukarra ez da jaitsi gainera; Ali, Million Dollar Baby edo Cynderella Manek, besteak beste, argi usten dute hau.

Kirol askoren artean, boxeoa da, seguraski, zineman arrakasta gehiago izan duena. Izar distiratsu ugarik boxealari baten papera edo mundu honekin harremana daukan paperen bat aukeratu dute beraien ibilbideetan zehar; Kirk Douglas, Paul Newman, Robert Ryan, Humphrey Bogart, Robert De Niro... aipatu ditzakegu hemen. Azken hamarkada honetan boxeoak eragiten duen sukarra ez da jaitsi gainera; Ali, Million Dollar Baby edo Cynderella Manek, besteak beste, argi usten dute hau. Eta pasa diren Oscar sarietan berriro boxealari baten istorioa irabazle moduan bukatu zuen banaketa, The Fighterrek.

Hain zuzen ere, Christian Balek eta Melissa Leok Oscar bana lortu zituzten. Biek lan interesgarriak egiten dituzte pelikula honetan. Batak boxealari ohi baten papera egiten du, gaur egun galtzaile hutsa bihurtu dena, eta besteak gizon honen anaiaren neskalagunaren papera egiten du. Bien artean guda bat burutuko da, Mark Wahlberg, Micky, erdian harrapatuta geratuko da; bera boxealari ona da baina lorpen handirik ez ditu ezagutu bere ibilbide profesionalean. Alderantziz, Balen pertsonaia, Dicky, bere garaian Sugar Ray Leonardi irabazi zion. Behin eta berriro gogoratzen du, baina egia esanda, ez zitzaion ezertarako balio.

Micken egoera grisean gauza pertsonalak eta profesionalak nahasten dira. Alde batetik, bere sendiek (ama eta anaia batez ere) antolatzen dizkiote borrokak eta prestatzen dute fisikoki, bestalde, bere bizitza pribatua ez da oso ona; irabazten duen diruarekin ezin du etxe on bat erosi bere alaba maizago ikusteko.Gainera, bere familiaren lana agian ez da behar den bezain ona. Zentzu horretan, neska berri batekin ateratzen hasten denean -Melissa Leoren pertsonaiarekin- gauzak aldatzen saiatuko da.

Horrek arazoak ekarriko ditu. Berez, familia hau lumpen hutsa da eta nahiz eta momentu askotan bizi den egoera barregarria dirudi, ez da denbora asko pasako egoera bera dramatikoa bihurtu arte. The Fighteren alde erakargarriena hori da, irria eta tristuraren artean mugitzeko gaitasuna, errealismo kutsurik galdu gabe. Azken finean, filme honetan, gai garrantzitsuena ez da kirola, bere ordez, metraian zehar pisu handiagoa daukate erredentzioak, amodioak, leialtasunak edo familiak eragin ditzakeen ondorio onak eta txarrak -katastrofikoak-. Filme atsegin honek, norbaitek atzera botako du, agian, Mark Wahlberg protagonista delako. Kasu honetan, behintzat, ez du gaizki egiten, bere papera, hori ere esan behar da, ez bait da dramatikoena edo zailena, ardura hori Christian Balek edo Melissa Leok hartu zuten guztion mesederako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide