Otxomaioak Urduñan!

Txabi Alvarado Bañares 2011ko mai. 2a, 17:47

Urtea hasi bezain pronto festa batetik bestera dabil Aiaraldea. Amurrioko Kintoetatik Urduñakoetara, Gazte Egun batetik bestera.... Aiara eta San Joseko jaiak izan berri ditugu eta, pilatutako ajeaz sendatzeko astirik izan gabe, hemen ditugu jada aurtengo Otxomaioak.

Eta gure gibel gixajoa beldurrez dardaradaka berriz.

Urtea hasi bezain pronto festa batetik bestera dabil Aiaraldea. Amurrioko Kintoetatik Urduñakoetara, Gazte Egun batetik bestera.... Aiara eta San Joseko jaiak izan berri ditugu eta, pilatutako ajeaz sendatzeko astirik izan gabe, hemen ditugu jada aurtengo Otxomaioak.

Eta gure gibel gixajoa beldurrez dardaradaka berriz.

Maiatzaren 6tik 15era bitartean ospatuko dira Urduñako jai hauek. Bi aste horietarako ugariak dira hirian antolaturiko ekintzak. Umeentzako jolasak, txistulariak, kalejirak, pilota-eskolako partiduak, gastronomia txapelketak, diskofestak, koadrilen bazkariak... zer egin, jan, edan eta gozatu egongo da. Maiatzaren 6an Izargi taldeak joko du, eta hurrengo asteko ostiral eta larunbatean Akerbeltz eta We are standard taldeen kontzertuak egongo dira hurrenez hurren.

Gazte Asanbladak ere data hauetarako programazio berezi bat prestatu du. Eta hala, jaien lehen egunean Bad Sound System eta Esteka taldeen kontzertuak antolatu dituzte gazteek. Eta maiatzaren 7rako Ze esatek!, Hesian, Krasis eta Deiedra taldeen emanaldiak dituzte prestatuak. Hurrengo asteburuan aldiz Koadrilen arteko Gazte afaria eta Gaztetxearen aldeko Musikalejira egongo dira.

Hauxe dugu Otxomaioetako programazioaren laburpentxoa. Baina hau idatzi duen zerbitzari honek kriston kriba egin behar izan du burutuko diren dozenaka ekintzen artean. Dena den, aurtengo Otxomaioetan egongo den giroaren ideia zehatzago bat izan nahi baduzue, bertaratzea baino ez daukazue.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide