Kingdom come/Bienvenidos a Metro Centre

Aitor Aspuru Saez 2011ko api. 27a, 22:42

Zientzia fikzioa, azken hamarkada hauetan, era oso zuzenean egon da lotuta James Graham Ballard idazleari. Dudarik gabe, beste izen batzuk askoz ezagunagoak dira, baina Ballarden kasua benetan berezia da. Egia esanda, bere azkenengo liburuen artean, egitura narratiba oso antzerakoa izan zen. Adibidez, Nights of cocaine eta Super Cannes-en artean ez dago, gainetik, ezberdintasun handirik. Bata Marbellatik gertu dago girotuta eta bestea Cannesen.

Zientzia fikzioa, azken hamarkada hauetan, era oso zuzenean egon da lotuta James Graham Ballard idazleari. Dudarik gabe, beste izen batzuk askoz ezagunagoak dira, baina Ballarden kasua benetan berezia da. Egia esanda, bere azkenengo liburuen artean, egitura narratiba oso antzerakoa izan zen. Adibidez, Nights of cocaine eta Super Cannes-en artean ez dago, gainetik, ezberdintasun handirik. Bata Marbellatik gertu dago girotuta eta bestea Cannesen. Baita pertsonai garrantzitsuek bizitzen dituzten egoerak kopiak dirudite, baina, Ballarden eleberrietan, gizon edo emakumeak baino, lekuak, giroak eta giza eraikinak eta bertan sortzen diren harremanak askoz garrantzitsuagoak dira.
Horregatik, nahiz eta kontatzen dituen gertakariak behin eta berriro errepikatu, interesgarriena xehetasunean datza, liburu bakoitzak dauzkan xehetasunetan, hain zuzen ere. Bienvenidos a Metro Centre (Kingdom come) oso era arrunt batean hasten da -eleberri baten inguruan hitzegiten badugu behintzat-. Richard Pearson langabezian geratu da nahiz eta publizista bikaina izan. Gainera, bere aita erahil egin dute merkatal zentru txundigarri batean. Printzipioz, badirudi gaizkilea atxilotuta izan dela.
Horrela, bere eginkizuna ez da handia. Bere aitaren etxera hurbiltzen da eta haren inguruan zeozer gehiago jakiten ahalegintzen da. Aita hegazkinak gidatzen zituen eta gaztea zenean banandu zen bere emazteaz. Misterio hutsa da Richarden buruan gizon hau, tipo guztiz ezezaguna. Tamalez, ez da hau agertzen den misterio bakarra. Bapatean, hiltzailea aske geratzen da eta gauza arraroak susmatzen ditu giroan Richardek; istiluak, konspirazio bat, indarkeri basatia...
Guzti honen iturria, bai zentzu batean bai bestean, merkatal gunea da. Leku honek lortzen duen bizi eredua erabat zabaldu da bere eskualdean. Kontsumismoa, kirola, arrazakeria... faxismo bigun mota berri bat hasi da hedatzen lurralde periferiko honetan. Egoera honen aurrean Richardek ez daki zer egin. Bere aitaren inguruan egin dituen azterketak ez dira pozteko modukoak, eta aldi berean, Metro Centreren egitura barruan leku bat eskaintzen diote. Lilura eta nazka nahasten dira Richarden bizitzan.
Funtsean, Ballardek genero distopikoa lantzen du izenburu honetan. Gaur egun gertatzen diren aldaketatik abiatuta, egileak iragarpen bat marratzen du, baina ez etorri behar den eskenatoki hori kritikatzeko, baizik eta oraintxe bertan erakusten ditugun jarrerak salatzeko. Helburu horretan oso aditua zen Ballard, eta modernitatearen ezlekuak (merkatal guneak, urbanizazioak...) berehala bihurtzen zituen ametsgaizto distiratsuetan, miresmen kutsu bat erabilita, gainera. Kasu honetan, kontsumismo basatiak eragiten dituen ondorioak aldarrikatzen ditu, hori bai, oso modu ero eta hiperboliko baten bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide