Aldai kaleko bizilagunek oinezkoentzako segurtasun gehiago eskatzen dute

Txabi Alvarado Bañares 2011ko api. 27a, 14:09

Aldai kaleko zenbait auzokidek oinezkoen segurtasuna gehiago bermatzea eskatu dute. Horretarako, kale horretako 19. zenbakian dagoen semaforoaren parean oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea eskatu diote udalari. Izan ere, errepide horretan ibilgailuak gehiegizko abiadurarekin ibili ohi dira, eta horrek egunero errepidea zeharkatu behar duten bizilagunen segurtasuna arriskuan jartzen du.

Aldai kaleko zenbait auzokidek oinezkoen segurtasuna gehiago bermatzea eskatu dute. Horretarako, kale horretako 19. zenbakian dagoen semaforoaren parean oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea eskatu diote udalari. Izan ere, errepide horretan ibilgailuak gehiegizko abiadurarekin ibili ohi dira, eta horrek egunero errepidea zeharkatu behar duten bizilagunen segurtasuna arriskuan jartzen du.

Baina oinezkoen pasabide bat eraikitzea ideia ona ez dela ondorioztatzen da Udalak gai honen inguruan eskatutako informean. Izan ere, pasabidea kokatuta egongo litzatekeen puntuan kurba bat eta aldapa-gainalde bat daude, eta horrek gidari eta oinezkoen ikusmenean eragiten du.

Dena den, udaleko teknikoek arazoari irtenbidea emateko beste aukera bat aztertzen dagoela adierazi diete auzokideei. Aukera hau abiadura jaisteko banda batzuen instalazioan oinarrituko litzateke. Horrek, beharrezko seinalizazioarekin batera, gaur egun dagoen arriskua gutxiko ahalko luke. Proiektuak 1430 euroko kostua izango luke eta dagoeneko Hirigintza Komisiora helarazi dute bertan eztabaidatu eta baloratua izan dadin.

Horretaz gain, teknikoek gaineratu dute oinezkoen pasabidea  Iritxusi kalearen alboan  jarri ahalko litzatekeela, bertan beharrezko ikusmena bermatu egingo litzakeelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide