A Scanner Darkly

Aitor Aspuru Saez 2011ko api. 21a, 12:29

Filme asko oinarritu dira Philip K. Dick-en kontakizun edo eleberri ezberdinetan. Oso ospetsuak dira dagoeneko Blade Runner, Total Recall (Desafío total) edota Minority Report. Halere, badaude idazle estatubatuar honen ideiei esker jaio diren filme interesgarriak eta ez hain famatuak, adibidez, A Scanner Darkly. Oso luzemetrai bitxia. Gainera, bere dohainen artean, aipatu behar da nahiz eta bere pertsonai garrantzitsuenak Keanu Reeves, Robert Downey Jr. eta Winona Ryder-ek interpretatzen dituzten, ez ohizko filme hau animaziozkoa dela.

Aktore multzo hori antzematea oso erraza da, baina A Scanner Darkly-ren zuzendariak, Richard Linklater (Before the Sunset edo Fast Food Nation bereak dira ere), teknika digital arraro bat erabiltzen du -rotoskopikoa deitzen da, antza- kasu honetan. Honen bidez irudiak errealitatearen eta animazioaren artean mugitzen dira. Berez, luzemetraia guztiz digitala da, baina errealitatean grabatu diren sekuentzietan oinarritzen da.

Teknika honen bitartez emaitza onirikoak lortzen ditu zuzendariak eta itxura horrek bikain datorkio istorioari. A Scanner Darkly Philip K. Dick-en testu ezberdinetan errepikatzen diren gaiak lantzen ditu. Batipat, drogak, erokeria, harreman faltsuak edo alienatuak eta paranoia, botereak eragindako paranoia, hain zuzen ere.

Zentzu horretan, pelikula honek gonbidapen psikodeliko bat dirudi, ikuslea behin eta berriro galduta sentituko da seguraski, eta baliteke bukatu arte ez jakitea ze demontre den istorioaren mamia. Horregatik, edo nahiz eta horrela izan -bakoitzak erabaki ditzake bere arrazoiak- oso mistura erakargarria da A Scanner Darkly. Eta hoberena zera da, Dick-en liburuak ezagutzea ez dela beharrezkoa guztiz gozatzeko, hori bai, oso sarrera aproposa izan daiteke filmea egile honen eleberrietan sakontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide