Zapazu Bizirik: “Jesuri eta Ganekogortako zentral eolikoak ez dira beste energiekiko alternatibak”

Txabi Alvarado Bañares 2011ko api. 15a, 10:35

Pasa den martxoaren 11an Ganekogorta mendian hamabi eoliko eraikitzea planteatzen zuen proiektua argitaratu zen. Proiektu honen gauzatzeak Aiaraldeko ingurugiroari eraso larri bat egitea ekarriko luke. Hala uste dute behintzat Zanpazu bizirik plataformako kideek.

Zanpazu bizirik eskualdeko hainbat eragilek eratutako plataforma dugu, eta mota honetako zenbait proiekturen aurka borrokatzea du xede. Guk plataformako kideekin hitz egin dugu proiektu honen aurrean hartuko duten jarreraren berri izateko. 

Pasa den martxoaren 11an Ganekogorta mendian hamabi eoliko eraikitzea planteatzen zuen proiektua argitaratu zen. Proiektu honen gauzatzeak Aiaraldeko ingurugiroari eraso larri bat egitea suposatuko luke. Hala uzte dute behintzat Zanpazu bizirik plataformako kideek.

Zanpazu bizirik eskualdeko hainbat eragilek eratutako plataforma dugu, eta mota honetako zenbait proiekturen aurka borrokatzea du xede. Guk plataformako kideekin hitz egin dugu proeiktu honen aurrean hartuko duten jarreraren berri izateko. 

Ze ekimen prestatu dituzue proiektu honi aurre egiteko?

Biltzen hasi gara eta jada afektatutako herrietan taldetxo ezberdinak sortu dira proiektu honen aurrean gure jarrera aurkezteko. Apiril partean, 16an hain zuzen ere, mendi martxa bat antolatu dugu mota honetako beste proiektu bati aurre egiteko. Izan ere, Jesurin (Orozko)  beste zortzi errota eraiki nahi dituzte eta proiektu hau jada onartua izan da.

Martxoaren 11an Ganekogortan eolikoak eraikitzeko proiektua argitaratu zen. Zertan datza zehazki proiektu hori?

Proiektua bertan eraiki nahi dituzten hainbat eurosorgailuetan (eolikoetan) datza. Orain dela hainbat urte planteatu zuten baina orain jendeari alegazioak edo kontrajarriak diren gauzak adierazteko aukera ematen diote zeren eta, hilabete bateko epean, kontrako alegazioak aurkezten ez badira edo onartzen ez badira, proiektua aurrera aterako da.

Eta proiektuak Ganekogorta gainean 12 eoliko eraikitzea planteatzen du…

Bai, horrek dakarrenarekin. Hamabi errota berri horiekin batera bertan sortuko den energía guztia garraiatzeko tentsio handiko linea ere eraikiko da. Tentsio handiko linea hau Alonsotegiko herrira joango da bertan dagoen beste linea elektriko batekin konektatzeko.

Daukazuen informazioaren arabera, noiz emango hasiko dira eoliko horiek eraikitzen?

Momentuz apirilaren 11rarte alegazioak aurkezteko epea zabaldua dago. Gero gobernuak alegazioak hainbat hilabetetan zehar landuko ditu eta proiektua aurrera edo atzera doan erabakiko du, ingurugiroari egiten dion erasoa eta jendearen jarrera kontuan izanik. Eta, hortik aurrera, alegazioak onartzen diren ala ez jakinda, proiektua aurrera eramateko baimena emango zaio edo ez.  Beraz, oraindik denbora dago proiektuaren kontra dagoen jendea lanean jartzeko, honelako obrak nahiko motel joaten baitira.

Jesuriko eolikoen kasua aipatu duzu lehen…

Bai, Jesuriko erroten kasuan duela bi urte aurkeztu ziren alegazioak, baina ez ziren kontuan hartu. Dena den, oraindik ere itxaropena dugu proiektu hori gelditzeko baina alegazioetan oinarritu gabe.

Zergatik zaudete zentral eolikoak eraikitzearen aurka?

Gu berez ez gaude zentral eolikoen aurka, zentral hauek mendi gailurretan eraikitzearen kontra baizik. Berez badakigu alternatibak daudela beste leku batzutan eraikitzeko: industria poligonotan, errepideen alboan… beste hainbat herrialdetan egiten ari diren bezala. Baina Euskal Autonomi Erkidegoan azkenaldiko jarrera eremu babestuen inguruan edota naturarekiko leku garrantzitsuenetan zentral mota hauek eraikitzearen aldekoa izan da, horrek dakarren galerekin. Hegaztiekiko afekzio ikaragarriak, babestutako zonaldeen galera…

Hortaz gain, aipatu beharra dago ez direla beste energi-ekoizleekiko alternatibak. Izan ere, irekiko dituzten zentral guzti hauek eraikitzeak ez du  Garoñako zentral nuklearraren ixtea eragingo eta ez du eraiki nahi diren zentral termiko berrien eraikitzea etengo . Horrexegatik eta beste hainbat arrazoiengatik ez gaude proiektu hauek onartuak izatearekin ados. Gauzak hobeto egin daitezkeela uzte dugu eta hobeto egiteko pausoak eman behar direla.

Ze mezu helarazi nahiko zeniekete aiaraldearrei problematika honen inguruan?

Jendea informatzea komenigarria dela. Bestela datorren hilabeteetan gure naturarekiko eta gure ingurune sozial eta ekonomikoarekiko eraso hori  jasan beharko dugulako.

Mota honetako ze beste proiektu aurkitu ditzakegu bai Aiaraldea mailan eta baita maila orokorrago batean?

Aiaraldea mailan jendearen desadostasunarekin topatu diren proeiktuak aipatzerako orduan Saratxoko saiesbidearena daukagu. Gaur egun bertako bizilagunei  bertan egiten ari diren obrak inposatzen ari dizkiete, bertako herrigunea zatituz. Horren aurka borrokan  dabiltza bertako batzarkideak. Hor dago Erbiko pantanoa ere, geldirik. Kolometan eta Gorobelen ere zentral eoliko bana eraiki nahi zituzten baina proiektua geldirik dago momentuz. Beraz gaur egun aurrera jarraitzen duten eolikoen bi proiektuak Ganekogortakoa eta Jesurikoa dira.

Amaitzeko jendea animatu nahiko nuke. Administrazioek honen inguruko informazio oso gutxi helarazten dute eta gu ez gara jende guztia informatzera iristen. Beraz, jendea gugana hurbiltzera animatzen dugu eta, horrela, guztiak informatuta egonda, bakoitzak bere adostasun edo desadostasuna plazaratu ahal izango du proiektu horrekiko.  

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide