Un condenado a muerte ha escapado/Heriotz zigortu batek hanka egin du

Aitor Aspuru Saez 2011ko api. 7a, 15:47

Zaila da genero baten barruan filmerik onena hautatzea, hori bai, lehenengo bost artean derrigorrez egon beharko litzatekeen horiek aukeratzea lan errazagoa da. Eta gartzelako munduan girotuta dauden pelikulei buruz zerrenda bat egin beharko bagenu, badaude pare bat izenburu nahi ta nahi ez aipatu behar direnak; Un condenado a muerte ha escapado eta Le trou (La evasión), adibidez. Testu honetan lehendabizikoa aurkeztutuko dugu, baina bigarrena kontuan izatea egokia da ere, beraz, ikusteko gonbidapena luzatzen dizuet.

Zaila da genero baten barruan filmerik onena hautatzea, hori bai, lehenengo bost artean derrigorrez egon beharko litzatekeen horiek aukeratzea lan errazagoa da. Eta gartzelako munduan girotuta dauden pelikulei buruz zerrenda bat egin beharko bagenu, badaude pare bat izenburu nahi ta nahi ez aipatu behar direnak; Un condenado a muerte ha escapado eta Le trou (La evasión), adibidez. Testu honetan lehendabizikoa aurkeztutuko dugu, baina bigarrena kontuan izatea egokia da ere, beraz, ikusteko gonbidapena luzatzen dizuet.

Dena den, zergatik komentatu behar ditugu bata eta bestea? Oso erraz, Le trou, Jacques Beckerrek eginda, ezin da ulertu Un condenado a muerte ha escapado gabe. Berez, bigarrena urte batzuk lehenago heldu zen zinemetera, eta Robert Bressonek sekulako luzemetraia lortu zuen lan honekin. Bere pelikulak Erresistentzian parte hartzeagatik atxilotua izan den tipo baten bizipenak kontatzen ditu. Eta isolatuta dagoen gizon baten istorioa interesgarria egitea ez da lorpen batere txikia. Horretarako, zinemagileak ziega barrutik deskribatu zituen gertakariak, elkarrizketa gutxi erabiliz eta ikuspegi oso errealista bati esker -helburu honetan aktore ezberdinen lana laudatu behar da-.

Gartzeleroek errepikatzen dituzten ibilbideak, kideekin komunikatzeko zailtasunak, zelatari baten aurrean hitzegiteko beldurrak, ospa egiteko beharra heriotza  saihesteko... gauza guzti horiek bapatean ezagunak bihurtzen dira ikuslearen begietan. Dena den, pertsona zehatz batzuen gainetik, beste pertsonai garrantzitsu batek filmea menperatzen du; gartzela berak. Burdinak, ateak, hormak... munduaren mugak eta mundua bera balitz bezala agertzen da espetxea, eta leku estu horretan murgiltzen eta mugitzen da protagonista. Azken finean eraikin itxi hori ez da bakarrik zigor bat, erronka bat bada ere, eta gainditzeko giltza gutxi daude; bizkortasuna, ausardia eta sorte ona. Hain zuzen ere, protagonistak beharko dituen hainbat gauza bere kabuz gartzelatik ateratzeko eta heriotz zigorra atzean uzteko. Sinplea dirudien benetako lan-arte bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide