Un puente sobre el Drina (Zubi bat Drina ibaiaren gainean)

Aitor Aspuru Saez 2011ko mar. 30a, 17:52

Hogeitahamar urte inguru daukagunok eta baita helduagoek ere gogoratuko dute Yugoslavia ohian gertatutako guda zibila. Duela bi hamarkada lurralde horretan bizi ziren herri ezberdinek beraien arteko borroka lazgarri bat hasi zuten. Bapatean, hiru komunitate erlijioso eta etnikoen liskarrek Europako ateetara deitu zuten. Eta Amurrioko biztanleriak ondo jakin zuen, bertan errefuxiatu talde bat egon bait zen bizitzen Guardia Zibilak zeukan koartelean.

Hogeitahamar urte inguru daukagunok eta baita helduagoek ere gogoratuko dute Yugoslavia ohian gertatutako guda zibila. Duela bi hamarkada lurralde horretan bizi ziren herri ezberdinek beraien arteko borroka lazgarri bat hasi zuten. Bapatean, hiru komunitate erlijioso eta etnikoen liskarrek Europako ateetara deitu zuten. Eta Amurrioko biztanleriak ondo jakin zuen, bertan errefuxiatu talde bat egon bait zen bizitzen Guardia Zibilak zeukan koartelean.

Gehienek ez ginen saiatu gertakari horien arrazoiak ulertzen, telebistak eskaintzen zituen irudiekin nahikotxo genuen. Dena den, saiakera historikoetan sartu gabe, badaude hainbat eleberri Serbia eta Montenegroko gatazka jorratzen dituztenek. Beraien artean, oso famatua izan ziren Ivo Andricek idatzitako liburuak. Nahiz eta askotan oso datu fidagarria ez izan, egile honek 1965ean Nobel Saria eskuratu zuen. Bere izenburu guztiak ezagutu gabe, ulergarria da bere arrakasta Un puente sobre el Drina irakurri eta gero.

Kontakizuna XVI. mendean hasten da eta Visegrad herritxoan dago girotuta. Momentu horretan, herria otomanoen menpe dago. Bere garrantzi estratetigoari esker, Visir batek erabakitzen du oso egokia dela zubi bat bertan eraikitzea, Drina ibaia erraz zeharkatzeko. Azpiegitura honen eraikuntza zaila izango da, baina behin bukatuta, bera izango da liburuaren haria. Mendeak pasako dira eta zubiak iraungo du, baita Visegrad ere eta zenbait kondaira, baina mugak eta egoera politikoa behin eta berriro aldatuko dira. Batzutan Turkiaren eta beste batzutan austrohungaroen menpe egongo dira bertako biztanleak. Bai kasu batean bai bestean guztiak ez dira erabat ados egongo. Musulmanak gustora daudenean, kristauak ezatseginarekin biziko dira eta alderantziz. Ez dira gatazkak, borrokak eta erahilketak faltako. Dena den, Ivo Andricen liburua ez luke arreta berezirik mereziko soilik hainbat atal historiko ezberdinak aurkesteagatik.

Historia baino, egileak hobeto ezagutzen ditu gizon eta emakumeek mugitzen dituzten sentimendu sutsuak. Horrela, aldaketa politiko, ekonomiko eta erlijiosoak ondo azaltzen ditu Andricek pertsonai multzo bati gertatzen zaizkion gorabeherei esker. Gertakari guzti hauek Visegrad eta Serbia osatzen duten arima ezberdinen lekuko bihurtuko du egilea, honek ibilbidea betetzea –Lehen Mundu Gerran bukatzen da liburua- onartzen badu, noski.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide