Amurrion airez aldatzeko garaia da!

Txabi Alvarado Bañares 2011ko mar. 28a, 19:32

Airez aldatzeko garaia dela aldarrikatu du Amurrioko Gazte Asanbladak. Hala, datorren larunbaterako gazte eguna antolatu du herrian, asanbladaren 4. urteurrena ospatzeko.

Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoaren ostean herriko zein herritik kanpoko gazteek zer egin, ikusi, gozatu eta partekatu izango dute, egun osorako asanbladak antolatuak dituen ekintzei esker.

Airez aldatzeko garaia dela aldarrikatu du Amurrioko Gazte Asanbladak. Hala, datorren larunbaterako gazte eguna antolatu du herrian, asanbladaren 4. urteurrena ospatzeko.

Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoaren ostean herriko zein herritik kanpoko gazteek zer egin, ikusi, gozatu eta partekatu izango dute, egun osorako asanbladak antolatuak dituen ekintzei esker.

Goizean aizkolarien erakustaldia, boulderra eta umeentzako jolasak egongo dira, Uhinak Irratiaren emisioaren soinupean. Batukada kalejiraren ostean bazkari herrikoiari hasiera emango zaio, eta sabela bete ostean Deiedra taldearen folk doinuek alaituko dituzte Amurrioko bazterrak.

Arratsaldeko bostak aldera Okakukutzean jostatzeari ekingo diote gazteek. Apurtu arte eta Ametsgaizto taldeen kontzertuak entzuteko aukera egongo da gero, eta gaueko bederatziak aldera mani-kalejira burutuko da.

Ordu erdi bat geroago emango zaie hasiera gaueko kontzertuei. Zein da zein?, Demokrazia Zero, Irrintzi eta Dj Free Bere Akatz taldeak izango dira Amurrioko gazteek pentsatu, erabaki eta antolatutako egun honi behar bezalako amaiera emango dioten taldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide