Fail-Safe/Punto límite

Aitor Aspuru Saez 2011ko mar. 24a, 16:50

Fukushimako gertakarien ostean ez dago gaizki filme antinuklearren bat oroimenera ekartzea. Eta genero horren artean pelikularik interesgarriena hau izan daiteke. Guda hotzan girotuta, Punto límitek ¿Teléfono Rojo? Volamos hacia Moscú pelikularekin berdintasun asko ditu -azken finean, urte berberan estreinatu ziren-, hori bai, Kubricken luzemetraiak komedia erabiltzen badu, Sidney Lumetek nahiago zuen seriotasuna eta dramarekin lan egitea.

Fukushimako gertakarien ostean ez dago gaizki filme antinuklearren bat oroimenera ekartzea. Eta genero horren artean pelikularik interesgarriena hau izan daiteke. Guda hotzan girotuta, Punto límitek ¿Teléfono Rojo? Volamos hacia Moscú pelikularekin berdintasun asko ditu -azken finean, urte berberan estreinatu ziren-, hori bai, Kubricken luzemetraiak komedia erabiltzen badu, Sidney Lumetek nahiago zuen seriotasuna eta dramarekin lan egitea. Zentzu horretan, agian Punto límite ez da hain dibertigarria, baina bere alde beste gauza batzuk ditu; mami askoz handiagoa dauka eta tentsioa zailtasunez elektrikoagoa izan daiteke. Bestalde, zuzendariak ikusle aurrean plano eta sekuentzia oso original batzuk aurkeztu zituen, Lumetek gabeziei etekin dotoreak atera bait zien; adibidez Estatu Batuetako presidentea eta Sobietar Batasunaren buruzagiaren arteko telefono deiak oso era sinple baina sinesgarrian daude gauzatuta.

Esan bezala, gidoi aldetik, Punto límite ez da bitxikeri bat. Arazo tekniko bat gertatu eta gero, Estatu Batuetako hegazkin talde batek Moskuko bidea hartzen du. Guda hotzan gertakari hori nahiko larria izan zitekeen, baina okerrena zera da, akatza maniobra militar batzuen erdian eman dela. Horrek esan nahi du hegazkinen helburua Mosku lehergailu nuklearrekin bonbardatzea dela. Egoera horren aurrean, aukera asko ez daude. Militarren arteko komunikazioa eten da, hortaz, ezin diete aginte berririk eman. Momentu horretan, politikak lan egin behar du, baina amerikarren eta sobietarren arteko mesfidantzak handiak dira, eta gainera aurkari bakoitzak bere aldetik liskarrak eta kontraesanak sufritzen ditu. Adibidez, amerikar batzuk nahiago dute Sobietar Batasun guztia suntsitzea beraiekin harremanetan jartzea baino.

Konponbidea ez da erraza izango eta bitartean iruzkin oso interesgarriak agertuko dira teknologiaren, guda nuklearraren eta beste gauzen inguruan ere. Aktoreen aldetik, beti bezala, Henry Fondaren lana ezin hobeagoa izan zen, eta Walter Mathauk ez zuen gaizki egin. Zuzendaritza aldetik, hau izan daiteke Sidney Lumeten filmerik onena, eta kontuan izan behar dugu bere ibilbidean zehar sinatu dituela, besteak beste, Doce hombres sin piedad, Tarde de perros, Serpico, The Hill (La colina) Network edo Antes de que el diablo sepa que has muerto. Nuklearistak zirikatzeko filmerik aproposena

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide