True grit

Aitor Aspuru Saez 2011ko mar. 11a, 13:13

Zaila da gaur egun western on bat egitea. Azkenengo urteetan eman diren bi saiakerak argi uzten dute zailtasun hau. Appaloosa, nahiz eta Ed Harrisek gogo guztiarekin egin, ez zituen emaitza oso aipagarriak lortu. Bestalde, El tren de las 3:10, klasiko baten remakea, ez da batere gomendagarria oso kritika onak jaso arren.

Zaila da gaur egun western on bat egitea. Azkenengo urteetan eman diren bi saiakerak argi uzten dute zailtasun hau. Appaloosa, nahiz eta Ed Harrisek gogo guztiarekin egin, ez zituen emaitza oso aipagarriak lortu. Bestalde, El tren de las 3:10, klasiko baten remakea, ez da batere gomendagarria oso kritika onak jaso arren.

Bi kasuetan, westernaren eguneratzearen arazoak agerian geratu ziren. Baina, hara non azaltzen diren Cohen anaiak eta honi konponbidea aurkitzen dioten. Zentzu batean, egile hauek egin dutena mistura nahiko berezia da. Egia da remake bat dela, baina dirudienez, jatorrizko eleberrian dago oinarrituta filmean baino. Gainera, Cohen anaien izarea gidoiaren atzean aurkitzea erraza da. Zinismoa eta umore beltza metrai guztian zehar nabaritzen dira eta, ondorioz, pertsonaiak ez dira ohikoak. Berez, western honetan ezin dezakegu esan heroi bat dagoenik. Cow-boy guztiak nahiko antiheroiak dira eta haien artean pertsonai garrantzitsuena da amoralena. Paper honetan ezin hobeago sartzen da Jeff Bridges –Lebowsky sheriff bihurtu dela dirudi, kanuto bat erretzea besterik ez zaio falta bere desastre itxura guztiz kopiatzeko- eta daukan dohaia filmari bikain datorkio. Bere fisiko handiak pantaila betetzen du, baina esaten dituen elkarrizketak ez dira makalak ere, beti txarto geratzeko prest bait dago bere pertsonaia. Eta Bridgesek jokoz kanpo uzten bagaitu, gauza berbera esan dezakegu beste aktoreen inguruan, patetismoak menderatzen bait ditu askotan.

Historiako western onenetariko baten aurrean gaude? Ez, baina genero honetan dagoen lehortasuna, ez dago batere gaizki Cohen anaiak egindako ekarpena. Oso filme freskagarria, entretenigarria eta arina, hutsala izan gabe. Westernzaleak ez dira damutuko, eta Cohen anaien jarraitzaileak ezta ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide