Desalojo mehatxuari aurre eginez, Defenestre Fest!

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ots. 22a, 20:03

Amurrioko La Kuadrako kideek desajolo mehatxu bat jaso zuten pasaden astean. Jasotako gutunean baserri okupatu horretan ekintzak egitea debakatua geratzen zela azpimarratzen zen. Horregatik, La Kuadrako kideek datorren astebururako prestatua daukaten Defenestre Fest jaialdia bertan burutzen den azkena izan daiteke.

Amurrioko La Kuadrako kideek desajolo mehatxu bat jaso zuten pasaden astean. Jasotako gutunean baserri okupatu horretan ekintzak egitea debakatua geratzen zela azpimarratzen zen. Horregatik, La Kuadrako kideek datorren astebururako prestatua daukaten Defenestre Fest jaialdia bertan burutzen den azkena izan daiteke.

Azkena izango denik ezin da zihurtasunez jakin. Baina honakoa bertan aspaldidanik antolatzen den jaialdirik beteena izango dela argi dago. Ostiralean dozena bat talde baino gehiagoren kontzertuez gozatzeko aukera egongo da, eta  larunbatean beste  horrenbeste. Baina, musika ez da jaialdiko protagonista bakarra izango. Bi egunetan zehar kontaezin ahala ikuskizun,  hitzaldi, tailer, antzerki, azkari eta abarrek koloreztatuko baitute La Kuadraren etorkizun beltza.

Egia esan, jaialdiko programazioak agur baten itxura handia dauka, handiegia baserriaren gainean jira-biraka dabilen mehatxua kontuan hartuta. Baina antolatzaileek adierazi dute ez udalak ez inork ez diela festa zapuztuko. Eta horregatik jende guztia La Kuadrara joatera animatzen dute, bai jaialdia baino lehen eta bai jaialdia bitartean. Izan ere, desalojoa edozein momentutan gauzatu daiteke, gutunean ez baitzen datarik zehazten. Aukera ezinhobea urteetan zehar astebururo alternatibak eskaintzen ibili den eraikin honen alde egiteko. 

Egitarua bere osotasunean irakurtzeko eta informazio gehiagorako: http://www.myspace.com/lakuadraamurrio/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide