A Bronx tale/Una historia del Bronx

Aitor Aspuru Saez 2011ko ots. 10a, 15:25

Mafiaren inguruan egindako filmeak ugariak dira. Genero hau aipatzen denean, gainera, berehala etortzen zaizkigu burura Francis Ford Coppola edo Martin Scorseseren izenak zuzendaritza lanetan. Era berean, gai honetara oso lotuta dago ere, aktore gisa, Robert De Niro. Berez, Casino filmatu baino lehen amerikarrak bi alde hauek bildu zituen A Bronx talen; zuzendari lanak bere gainean hartu zituen eta paper garrantzitsu bat hautatu zuen ere pelikula honetan.

Mafiaren inguruan egindako filmeak ugariak dira. Genero hau aipatzen denean, gainera, berehala etortzen zaizkigu burura Francis Ford Coppola edo Martin Scorseseren izenak zuzendaritza lanetan. Era berean, gai honetara oso lotuta dago ere, aktore gisa, Robert De Niro. Berez, Casino filmatu baino lehen amerikarrak bi alde hauek bildu zituen A Bronx talen; zuzendari lanak bere gainean hartu zituen eta paper garrantzitsu bat hautatu zuen ere pelikula honetan.
Argumentuarekin hasi baino lehen, interesgarria da luzemetrai hau ikuspegi historiko batekin argitzea. Alde batetik, Robert De Niro oso aktore famatua zen garai horietan, merezita gainera. Sekulako lanak egiten zituen eta noski, horrelako proiektuak eskeintzen zizkioten. Azken hamarkada honetan ez bezala. Gauzak horrela, ez zeukan inolako beharrik zuzendaritza lanetan hasteko. Halere, arriskua onartu zuen eta Chazz Palminteriren bizitzan dagoen oinarritutako gidoi bat eraman zuen pantailara. Aldi berean, interpretatzaile italoamerikar honek inposatu zuen Sonnyren papera berak egin behar zuela, bestela ez zizkion gidoiaren eskubideak salduko De Nirori. Aurrekari hauekin, filmea hasieratik zegoen baldintzapean. Zorionez.
A Bronx talek kontatzen duena zera da, mutiko italoamerikar baten bizitzan suertatzen momenturik gogorrenak. Horretarako ulertu behar da, lehendabizi, mafiaren garrantzia bere auzoan. Beraz, egun batean umeak Sonnyri, kriminal hauen buruzagiari, mesede handi bat egiten dionean, guztia aldatzen da onerako. Bapatean, Calogero -horrela deitzen da gaztetxoa- aita zorrotz baten eta aitabitxi eskuzabal baten artean geratzen da. Bata bus gidaria da eta lan asko egiten du bere sendia mantentzeko. Besteak kapritxo guztiak ematen dizkio, aita ohartzen ez bada, hori bai.
Urteak pasata, Calogero gizon txiki bat bihurtzen da. Eta ez da bera bakarrik eraldatu dena. Gizarteak ere bide hori hartu du eta tentsio ugari emango dira. Alde batetik, bere lagunek Sonnyren lekukoa hartu nahi dute. Bestalde, pertsona beltzek beraien eskubideak aldarrikatzen hasiko dira. Hori guztia gutxi balitz, Calogerok oraindik aukeratu behar du zein izango den bere etorkizuna, eta horrek arazoak ekarriko ditu bere aita eta Sonnyren artean.
Filmea oso ondo girotuta dago eta emaitzak ez dira batere ohikoak. Pentsa dezakegu mafiaren inguruko beste pelikula bat dela A Bronx tale, baina generoa mespretxatu gabe (El padrino, Casino, Donnie Brasco edota American gangster oso onak dira), Robert De Niroren lana ibilbide honetaz urruntzen da pixkat. Istorioaren interesa ez du indarkeriaren lilurak inposatzen. Neurri horretan, oraindik gehiago defendatu dezakegu A Bronx tale.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide