Kintoak Amurrion!

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ots. 7a, 17:05

Duela hamaika urte (eta hamaika diogunean asko esan nahi dugu) hemezortzi urteko gazteak soldaduska egitera jo behar zuten urtean guztiak batera ateratzen ziren Urduña zein Amurrion Agate Deunari kantatzera. Egun, ordea, iragan mendearen azkenetan derrigorrezko zerbitzu militarra kendu zutenetik bi herri hauetako ohitura honek beste zentzu bat jaso izan duela esan dezakegu, nolabaitean jaigiroarekin soilik loturiko konnotazio bat.

Duela hamaika urte (eta hamaika diogunean asko esan nahi dugu) hemezortzi urteko gazteak soldaduska egitera jo behar zuten urtean guztiak batera ateratzen ziren Urduña zein Amurrion Agate Deunari kantatzera. Egun, ordea, iragan mendearen azkenetan derrigorrezko zerbitzu militarra kendu zutenetik bi herri hauetako ohitura honek beste zentzu bat jaso izan duela esan dezakegu, nolabaitean jaigiroarekin soilik loturiko konnotazio bat. Nahiz eta intsumisoek borrokatu behar izan zuten garai haietako zerbitzua, militarren hatzapar haiek, gurengandik urrunago ditugunaren irudipena egon egun ez litzateke komeniko gaurko jai honetan atzoko sakrifizio antzua ahaztea.

Amurrion lehenik, gero Urduñan... kintoen jai giroak Aiaraldeako bi txoko hauek betetzen dituen artean aukera ezinobea izango du orok primera pasatzeko. Lehengo zita datorren larunbatean, hots, otsailaren 11n izango duzue Amurrion. Mozkorra (opzionala edo nahitaezkoa pertsonaren arabera) eta berbena ezinobea. Goizeko lehen argizpiak Tologorritik atera artean dantzan aritzeko plan bikaina, ezbairik gabe. Ez ahantz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide