Pa negre-Ogi beltza

Aitor Aspuru Saez 2011ko urt. 28a, 16:54

Guda zibilaren inguruko filmak ugari dira eta guzti horien artean publikoaren arreta lortzea ez da berez hain erraza. Pa negrek hori eta gehiago lortu du. Ez soilik Goya sari sorta bat lortzeko aukera handiak dituelako eta berriro estreinatu delako zinemetan. Egia esanda, pelikula on bat da hau eta nahiz eta enkargu moduan sinatu, bere zuzendariak lan honi izaera nahiko pertsonal bat ematea lortu du.

Guda zibilaren inguruko filmak ugari dira eta guzti horien artean publikoaren arreta lortzea ez da berez hain erraza. Pa negrek hori eta gehiago lortu du. Ez soilik Goya sari sorta bat lortzeko aukera handiak dituelako eta berriro estreinatu delako zinemetan. Egia esanda, pelikula on bat da hau eta nahiz eta enkargu moduan sinatu, bere zuzendariak lan honi izaera nahiko pertsonal bat ematea lortu du.


Luzemetraia hilketa batekin hasten da. Istripu baten itxura dauka guztia baina gero eta gehiago jendeak krimen baten susmoa hartzen die bi heriotzekin bukatu diren gertakariei (gizon bat eta bere semea). Guda duela ez asko bukatu zen eta sorginen ehiza hasiz gero, argi dago nork ordainduko duen. Pertsonai garrantzitsuena, ume bat alegia, oraindik ez daki sortzen ari den giroa nola bukatu daiteke, baina bere aita galtzaileen artean egon zen eta horrek zorigaitza bakarrik ekarri dezake Franco garaian. Gutxinaka, iragarpen guztiak betetzen doaz eta bere aitak laster anka egin behar du herritik. Egoera honek mutikoa bere mundu txikitik ateratzen du. Bapatean, gizartean gertatu eta gertatzen ari diren gauza askoren berri izaten ditu. Mespretxuaren bitartez gainera. Ikaskideen desaireak eta agintari berrien -alkate frankista, herriko falangista, apaiza eta guardia zibila hain zuzen ere- gehiegikeriak bere errugabetasuna berehala zapalduko dute. Eta, hala ere, asko ikasiko beharko du oraindik.


Laburbilduz, Pa negre desengainuaren kronika bat da. Eta ez edonolako desilusio bat, mutil baten ametsak nola zapuzten diren lekuko izango da ikuslea bidai honetan. Gai latz honek kontrapuntu batzuk aurkitzen ditu filmean zehar une oniriko batzuei esker, bai su etenak ez du gehiegi iraungo. Pelikula gogor bat da hau, baina ez ezatsegina. Aktore guztiek lan nahiko txukuna egin dute eta komeni du itzulpenik gabe ikusteak, hau da, katalanez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide