San Blasak Laudion!

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urt. 25a, 13:55

Tradizio asko polemikoak izan ohi dira. Eta datorren larubatean Laudion ospatuko den San Blas azoka ez da sabuespena izango. Batzuentzako egun alai batez gozatzeko aukera dena, beste batzuentzako txerri baten hilketa espektakulu bihurtzen duen ospakizun krudela baino ez da.

Argi dagoena zera da, badagoela beste ezaugarri bat tradizio guztiek daukatena

eta Laudioko San Blasak ere bere egiten duena. Alegia, urte batetik bestera programazioan ia aldaketarik jasotzen ez duela.

Hala, urte guztietan bezala, goizean feriaz gozatzeko aukera egongo da Aldaiko plazan hamarretatik aurrera. Bertan txistulari, aizkolari, harrijasotzaile eta abarrez gozatzeko aukera egongo delarik (ohi lez). Ondoren, ordubatetan, Arlotes abesbatzaren emanaldia eskainiko da eta handik ordu laurden batera baserriarrei omenaldia egingo zaie.

Gero, arratsaldeko seietatik aurrera, euskal dantzak, gaztain dastaketa eta txokolatada egongo dira, ordu bat geroago Fi ta Fik taldearen erromeriari paso emateko. Zortzietan txerria pisatuko da eta ordu erdi bat geroago zozketa burutuko da.

Argi dago: ezer gutxi aldatu egin da ospakizun honen eskema urte guzti hauetan zehar. Baina horrek ez du zertan zerbait negatiboa izan behar. Gaztelaniazko esaherak dioen bezala, urtean behin ospatuta, ez baitu minik egiten.

Hala bedi ba.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide