The expendables

Aitor Aspuru Saez 2011ko urt. 13a, 15:23

Ez nuke inoiz ere ez The expendables zineman ikusiko. Horretarako bidai txiki bat egin beharko nuke, sarrera ordaindu eta auskalo zer nolako publiko motaz inguratu. Ahalegin handiegia. Baina, filme hau bideoklub batean aurkitu ondoren... Zer demontre!

Gogo honekin alokatu nuen filma eta irrikitan heldu nintzen etxera, morbo hutsak menderatuta.

Ez nuke inoiz ere ez The expendables zineman ikusiko. Horretarako bidai txiki bat egin beharko nuke, sarrera ordaindu eta auskalo zer nolako publiko motaz inguratu. Ahalegin handiegia. Baina, filme hau bideoklub batean aurkitu ondoren... Zer demontre!

Gogo honekin alokatu nuen filma eta irrikitan heldu nintzen etxera, morbo hutsak menderatuta.

Baina beno, ezer baino lehen, azalpen batzuk eman behar. Sylvester Stallone da luzemetrai honen zuzendaria, gidoilaria eta protagonista. Aktore multzoa, besteak beste,  Jason Stathamek, Jet Lik, Dolph Lundgrenek, Arnold Schwarzneggerek, Mickey Rourkek, Eric Robertsek eta Bruce Willisek osatzen dute. Zanbait haragi puska mitikoek alegia,  gaur egungo eta antzinako akziozko profesional ezberdinek. Osagai hauek kontuan izanda, ikusleak espero duena aurkituko du. Eztandak, tiroketak, jipoiak...

Beste hainbeste produktuetan aurkitu dezakeena? Ez. Azkenaldi honetan akziozko produktu ugari daude, baina inork ezin du eskeini The expendablesek mahai gainean jarri duena. Noski, Slyk erakusten dituen eskenak ikusgarriak dira, baina ez ezberdinak. Oso posiblea da beste filme batzuetan gauza bitxiagoak eta landuagoak topatzea. Pelikula honen ezberdintasuna bere aktore multzoan eta duen filosofian datza; gehiegikeria, zentzurik gabeko elkarrizketak eta pertsonaiek daukaten psikologi barregarrian oinarritzen den gidoi batean hain zuzen ere.

Filmean ia ez dago zentzua duen  minuturik. Baina horrek ez du ezan nahi kalitaterik gabeko produktua denik. Nola liteke hori? Oso erraza. Pelikula txar bat egitea ez da zaila, baina nahita egiteak eta horren irrigarria izateak  zailtasun handia dauka, dudarik ez. Eta ez, ez naiz erotu. Ziurrenik Stallone oso tipo primitiboa izango da, baina ez da batere leloa. Bere garaian Oscar saria jasotzeko izendatua izan zen Rockyren gidoia egin ondoren. Beraz, idaztea eta istorio bat sortzea ez da gauza berria amerikar honen ibilbidean. Horregatik, esan dezakegu luzemetrai hau parodia erraldoi bat dela. Matxo alfaren apologia, gizonen arteko adiskidetasun koarteleroa, indarkeriaren erabilera nazkagarria eta hamar urteko mutil baten idei moral sinpleenak batzen dira hemen laurogeiko hamarkadaren akziozko filmeak satirizatzeko. Komedia hutsa. Hori bai, pertsona sentikor bat bazara, ez hurbildu zure mesederak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide