Metal Tribute Fest

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urt. 3a, 20:27

Laudioko Gardea auzoan kokatuta dagoen Laudio Metal musika elkarteak ia urtebete darama Aiaraldeako heavy metal zaleentzako erreferentzia nagusienetako bat izaten. Izan ere, euskal herri zein nazioarte mailako hainbat metal talde ezagun zein ezezagunen kontzertuak eskaini egin dituzte bertan azken hilabete hauetan zehar. Eta larunbat honetako zita ez da sabuespena izango.

Laudioko Gardea auzoan kokatuta dagoen Laudio Metal musika elkarteak ia urtebete darama Aiaraldeako heavy metal zaleentzako erreferentzia nagusienetako bat izaten. Izan ere, euskal herri zein nazioarte mailako hainbat metal talde ezagun zein ezezagunen kontzertuak eskaini egin dituzte bertan azken hilabete hauetan zehar. Eta larunbat honetako zita ez da sabuespena izango.

Metal Tribute Fest izenpean, Laudio Metaleko kideek hasiera ezinhobea eman nahi izan diote 2011ri. Lau izango dira hurrengo larunbatean bertako eszenatokira igoko diren taldeak; eta laurak ezaugarri komun bat izango dute: metal generoaren talde mitikoen bertsioak jo egingo dituzten taldeak izango dira.

Hala, Wantera taldeak Pantera talde jebia omenduko du eta MST taldeak UFO eta MSG taldeen hardcoreaz dardaraziko du Gardea.

Ondoren, Bacon Maiden taldearen unea iritsiko da, Iron Maiden talde mitikoaren bertsioak joko dituena. Amaitzeko, Feiz No Mor taldeak Faith No Moreren doinuak ekarriko ditu Aiaraldeara.

Baina beste musikari batzuen bertsioak jo egiten dituzten taldeak izateak ez du esan nahi beraien kalitatea baxuagoa izango denik. Izan ere, lau talde horietan Anestesia edota Soziedad Alkoholika bezalako formazioetako kideek hartzen dute parte, punta-puntako bertsioak joko dituztelaren seinale.

Sarrerak Laudio Metalen bertan edota Aritz Tabernan lor daitezke. Sarrerak 8 euro balio ditu aurretik erosita eta egunean bertan 10 euroko prezioa izango du. Arratsaldeko zazpi eta erdietan emango zaie hasiera emanaldiei.

Marxen esaldi mitikoa bertsionatuz:

Aiaraldeako tximaluzeak, bil zaitezte!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide