Conocerás al hombre de tus sueños

Aitor Aspuru Saez 2010ko abe. 30a, 22:20

Dudarik gabe, Woody Allenek  zinemari egin ahal zizkion ekarpen onenak dagoeneko egin ditu. Manhattan, Annie Hall edo Hannah eta bere arrebak kalitate handiko filmeak dira eta  zinamagileak muga horiek nekez gaindi ditzake. Horrek ez du esan nahi egiten dituen filme berriak kaka hutsa direnik. Batzuk hobeagoak (Match point, Whatever works edo Scoop) eta beste batzuk okerragoak izango dira (Cassandra's dream, Vicky Cristina Barcelona) baina guzti guztiek zer edo zer interesgarria gordetzen dute.

Dudarik gabe, Woody Allenek  zinemari egin ahal zizkion ekarpen onenak dagoeneko egin ditu. Manhattan, Annie Hall edo Hannah eta bere arrebak kalitate handiko filmeak dira eta  zinamagileak muga horiek nekez gaindi ditzake. Horrek ez du esan nahi egiten dituen filme berriak kaka hutsa direnik. Batzuk hobeagoak (Match point, Whatever works edo Scoop) eta beste batzuk okerragoak izango dira (Cassandra's dream, Vicky Cristina Barcelona) baina guzti guztiek zer edo zer interesgarria gordetzen dute. Badakigu ere interes hori agian soilik bere zaleek aurkitu dezaketela, baina ez dira gutxi munduan zehar.

Urtero proiektu berri bat aurkeztea ez da ahalegin makala eta aurten estreinatu duena, Conocerás al hombre de tus sueños, Allenen ohiko eskemak landu zituen. Bikoteak, krisiak, amodioak... Kasu honetan euren artean oso desberdinak diren pertsonaia batzuk dira protagonistak. Hasteko, ikusleak Helena ezagutzen du. Bere ezinean, emakume nagusi honek igarle baten atea jotzen du aholku bila. Psikologo asko ezagutu ostean bere dibortzioa gainditzeko duen azkenengo aukera da hau. Emakume honengana joatea bere alabaren ideia izan da, nahiz eta bere senarrak kontrako iritzia izan. Bestalde, gizon honek eta bere amaginarrebak oso harreman txarra dute. Tipoak, bere garaian, eleberri on bat idatzi zuen, baina arrakasta hori ez du berriro ere lortu eta horregatik bere emaztearen amaren dirua behar du ekonomikoki bizirauteko.

Emakume nagusi honen egoerak ez du zerikusirik bere senar ohiak egiten duen bizitzarekin. Nahiz eta adin berbera izan, Anthony Hopkinsen pertsonaia gazte baten moduan bizi da. Kirola egiten du eta emakume berriak ezagutzen saiatzen da. Gizon honen ikuspegi berria, gainera, pertsonaia guztien izaerak kutsatzen joango da. Bakoitza bere ametsen menpe eroriko da eta lilura honek gutxinaka harrapatuko ditu. Azkenean, sekulako aldaketak eragingo dituzte errealitatearen gordintasuna leuntzeko

Zentzu horretan, Woody Allenek filme honetan gaur egungo garaiaren inguruko gogoeta bat proposatzen du: mugarik gabeko garai arin baten ondorioak pertsonal mailan. Horretarako, ostia txar pixka bat eta aktore multzo on bat erabiltzen ditu: Naomi Watts, Josh Brolin edo Antonio Banderas (bai, honek ez du gaizki egiten, arraroa badirudi ere). Zuzendari amerikarraren aurkariek betiko arrazoiak aurkitu eta erabiliko dituzte; muturreko pertsonai burgesak edo umore oso berezia edo behin baino gehiagotan landutako gaiak. Bestalde, zaleek, itxaropen txikia jartzen badute izenburu berri honetan, dexente goza dezakete bai eta farre ilun batzuk bota ere

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide