12 orduko emisio berezia Uhinak Irratian urte berriari ongi etorria egiteko

Txabi Alvarado Bañares 2010ko abe. 30a, 10:45

Herrikadak taldearen kontzertu akustikoa, Ojodagila saioaren momenturik onenak, Mikel eMe DJaren sesioa… Uhinak Irratiko kideek 12 orduko programazio berezia prestatu dute 2010. urteari agur esateko.

Aiaraldeko Uhinak Irrati libreko kideek bukatzear dagoen urteari amaiera berezi bat eskaini nahi izan diote. Horregatik, biharko egunetik hurrengo urteko lehenengora bitartean 12 orduko emisio berezi eta etengabe bat egitea erabaki dute.

Herrikadak taldearen kontzertu akustikoa, Ojodagila saioaren momenturik onenak, Mikel eMe DJaren sesioa… Uhinak Irratiko kideek 12 orduko programazio berezia prestatu dute 2010. urteari agur esateko.

Aiaraldeko Uhinak Irrati libreko kideek bukatzear dagoen urteari amaiera berezi bat eskaini nahi izan diote. Horregatik, biharko egunetik hurrengo urteko lehenengora bitartean 12 orduko emisio berezi eta etengabe bat egitea erabaki dute.

       Irrati-maratoi berezia arratsaldeko zortzietan hasiko da. Ordu horretan Insertkoin irratsaiokoek urte amaierako saio berezi bat aurkeztuko dute, esketxak, abestiak eta umorea lagun.

       Ordubeteko programa horren ostean, Mikel eMeren ordua iritsiko da. Aretako DJak berak nahastutako musikaz hornitutako ordubeteko sesio bat eskainiko du irrati librearen uhinetan.

       Aiaraldea Komunikazio Lehioak Uhinaken abian jarritako Aiaraldea.fm albistegiak ere bere txokoa izango du egun erdiko emisio berezi honetan; 22:00etatik aurrera Aiaraldea mailako urteko albiste esanguratsuenei errepasoa egingo baitzaie.

        Ondoren, gaueko hamaikak aldera, Herrikadak taldearen punk doinuen bertsio akustikoak entzun ahal izango dira 96.5 FMan, taldeko kideak estudiora hurbilduko baitira euren disko berria aurkeztu eta jotzera.

         Irratikoek Arakaldoko kanpandorrea aukeratu dute urte berriari bukaera emateko. Bertatik emango dituzte Uhinak Irratiko kideek ohiko 12 kanpai-hotsak; eta sorpresa ugari egongo direla azpimarratu dute.

         Baina urte berriak ez du emisioaren bukaera suposatuko, kanpai-hotsak amaitu eta Ojodagila irratsaioak hartuko baitu lekukoa goizeko 8:00ak arte. Irratsaio arrakastatsu honen kideak euren bost urteko ibilbidearen momenturik onenak biltzen saiatuko dira soinu-maratoi honen azkeneko txanpan.

 Emisioa 96.5 FM-en edota www.uhinak.net webgunean entzun ahal izango da, bihar, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide