In Search of a Midnight Kiss/Buscando un beso a medianoche

Aitor Aspuru Saez 2010ko abe. 2a, 20:23

Nekez aurkitu dezake ikusleak filme erromantiko bat bere burua iraindu gabe. Genero hau ugari agertzen da zineman baina oparotasun horrek ez du sormen gaitasun handirik erakusten orokorrean. Zorionez, noizean behin produkzio independienteek bere txorakeriak alde batera usten dituzte eta filme bikainak eskaintzea lortzen dute. In Search of a Midnight Kiss adibide on bat da.

Nekez aurkitu dezake ikusleak filme erromantiko bat bere burua iraindu gabe. Genero hau ugari agertzen da zineman baina oparotasun horrek ez du sormen gaitasun handirik erakusten orokorrean. Zorionez, noizean behin produkzio independienteek bere txorakeriak alde batera usten dituzte eta filme bikainak eskaintzea lortzen dute. In Search of a Midnight Kiss adibide on bat da. Izenburu honen zuzendariak Woody Allen, Richard Linklater eta Kevin Smithen osagai ezberdinak hartzen ditu eta bere ekarpenak egin eta gero, betiko istorio erromantikoak hobetzen ditu, bide batez, ohiko kalitatea gainditzeko.

Horretarako, Alex Holdridgek Wilsonen istorioa kontatzen digu. Urte oso txar bat pasa eta gero -bere neskalagunak utzi zuen, bidai bat egin du arrakastaren bila eta oraindik ez ditu emaitzik lortu...- bere pisukide eta lagunak egoera oso oso deseroso batean harrapatzen du. Hobeagoa da ez jakitea zein den momentu hori gehiago gozatzeko. Apalkuntza hau sufritu eta gero, guztiak ondorio batera heltzen dira; bada Wilsonek bere bizitza pribatua birkopontzeko garaia. Gainera gabon zahar gaua berehala izango da. Etsituta, mutilak harremanetarako orrialde digital batean eskegitzen du hurrengo mezua; "misantropo batek beste misantropo bat ezagutu nahi du". Eta arraroena zera da, neska polit batek erantzuten duela. Baina gauzak ez dira batere errazak izango. Hitzordu bat adostu eta gero, Wilson konturatzen da neska hau benetan erotuta dagoela. Halere, berak ez dauka ezer hobeagorik egiteko. Beraz, gaua emango dute elkarrekin, eta ez da gau erraz bat izango.

Esan bezala, filmeak baditu Woody Allenen gauzatxoak -argazkigintzan erabilitako zuri beltz monokromatikoak Manhattan ekartzen du gogora- eta baita Richard Linklater eta Kevin Smithen ezaugarriak. Adibidez, bi pertsona hauen hitzordu motz eta gatazkatsua Before sunset edo Before sunrise (hau da, Antes del atardecer eta Antes del amanecer) filmeen eskema batzuk birziklatzen ditu, hori bai, umore gordin, sexuala eta dibertigarria alde batera utzi gabe. Ohiko zinema erromantikoa aspertzen bazaitu, saia zaitez In Search of a Midnight Kiss ikusten, ez zara damutuko, ez du betikoa kontatzen eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide