Aiaraldeko 7 ikastetxetako 200 ikasle baino gehiagok hartu dute parte Kantauriko Urkidetzak antolatutako ura aurrezteko programan.
Kantauriko Urkidetzak 9 urte daramatza Aiaraldeko ikasleekin lanean kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoarekin. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle hauek Maroñoko urtegia bisitatzeko aukera izan zuten pasa den urrian. Bertan ura etxeetara nola iristen eta nola birziklatzen den ikusi ahal izan zuten
Horretaz gain, aurten ikasleek uraren birziklapena bultzatzeko lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute. Nik ura aurrezten dut izenburupean umeek hormairudi batean irudikatuko dituzte beraien aurrezteko gomendioak. Ondoren gela-txapeldun bat aukeratuko da parte hartu duten Aiaraldeko ikasgela guztien artean, eta ura aurrezteko gomendiorik onenak sarituko dira.
Parte hartzeko deialdia hilabete honen bukaerara arte egongo da indarrean, eta ondoren urte honetako kontsumo arduratsu bat egiteko lanik hoberena sarituko da.