Emakumearen aurkako indarkeriaren egunaren baitan hainbat ekintza antolatuko dituzte Aiaraldeako zenbait elkartek, eta Laudioko Gazte Asanblada ez da salbuespena izan.
Izan ere, larunbat honetarako herriko gazteek aldarrikapena eta festa nahasten dituzten hainbat ekintza antolatu dituzte. Ekintzei arratsaldeko zortzietan emango zaie hasiera Lamuza Plazan burutuko den kontzentrazioarekin. Onodoren, gaueko bederatziak aldera, ekitaldia burutuko da Gaztetxean eta gero, hamarrak aldera, kontzertuei hasiera emango zaie.
Hiru izango dira larunbat honetan Markesen Jauregiko hormak dardaraziko dituzten taldeak: Etsi Gabe, Enkore eta D.A.R. Gainera, sarrera dohakoa izango dela aipatu beharra dago.
Dudarik gabe, aukera aparta larunbat honetakoa asteburuko jaia aldarrikapen sozialarekin tartekatzeko, Aiaraldeako Gazte Asanbladek beste askotan egin duten bezala.