Ikasle eguna 2010

Txabi Alvarado Bañares 2010ko aza. 2a, 15:29

Datorren larunbatean, azaroaren 6an, Aiaraldea Euskal Herriko hamaika txokotako ikaslez beteko zaigu, hauek euren motxilak bizitzaz betetzeko asmoarekin Amurriora hurbilduko baitira bertan ospatuko den Ikasle Egunean parte hartzeko.

Datorren larunbatean, azaroaren 6an, Aiaraldea Euskal Herriko hamaika txokotako ikaslez beteko zaigu, hauek euren motxilak bizitzaz betetzeko asmoarekin Amurriora hurbilduko baitira bertan ospatuko den Ikasle Egunean parte hartzeko.

Ikasle Abertzaleak antolaturiko ospakizun honen  edizio honetako ekintzak goizeko hamar terdietan hasiko dira parkean muntatuko den Hezkuntza Sistema Nazionalaren Aldeko gunean. Bertan, besteak beste, Kirikiño aisialdi taldearen laguntzarekin antolaturiko umeentzako tailerrez, Porrotx pailasoaren presentziaz, herri mugimenduen azoka herritarraz eta “beste unibertsitate eredu baten aldeko” olinpiaden finalez gozatu ahal izango dute bertaratutakoek. Hortaz gain, goiz osoan zehar hainbat txaranga, trikitilari eta abarrek osatutako kale animazioa egongo da herri osoan zehar.

Eguerdi partean, aldiz, 400 pertsonentzako herri bazkaria antolatuko da,  arratsaldeko txanpari begira energiak berriztatzeko momentu ezinhobea bihurtuko delarik. Izan ere, ez dira gutxi egunaren bigarren zati honetarako erreserbatutako ekintzak.

Bost terdietan emango zaio hasiera udaletxeko plazatik abiatuta Manifestazio Nazionalari, “Ikasleoi erasorik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala!” lemapean burutuko dena. Bukatzerakoan, ekitaldi politikoa egongo da.

Ondoren, bederatzietatik aurrera, gaueko ekintzei hasiera emango zaie, hauek aurrera eramateko bi karpa muntatuko direlarik. Karpa handian Doctor Deseo, Habeas Corpus, La Pulqueria, Gose eta Ze Esatek! taldeen kontzertuak ikusi ahal izango dira, karpa txikian jatekoa eta musika giro bikaina eskeiniko diren bitartean.

Seguraski, larunbat honek luzerako emango du Amurriora bertaratzen diren guztiontzat. Igandean, aldiz, nor bere txokora itzuliko da berriz, motxila apur bat beteago izanda noski.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide