Mararen kontzertua Kezka tabernan

Txabi Alvarado Bañares 2010ko ira. 13a, 21:39

Gizon bat eta bere pianoa; horretan datza, funtsean, Mara, Igor Arzuagaren proiektu berria. Baina deskribapen sinple horren atzetik musikari aretarrak abestu eta jotzean burutzen duen bidai sakonaren ibilbidea ageri da. Bidai horretan zehar, melankolia, tristura eta humorea modu harrigarri eta askotan ilun batean nahasten dituzten abestiekin topatu egiten da entzulea.

Gizon bat eta bere pianoa; horretan datza, funtsean, Mara, Igor Arzuagaren proiektu berria. Baina deskribapen sinple horren atzetik musikari aretarrak abestu eta jotzean burutzen duen bidai sakonaren ibilbidea ageri da. Bidai horretan zehar, melankolia, tristura eta humorea modu harrigarri eta askotan ilun batean nahasten dituzten abestiekin topatu egiten da entzulea.

            Igor Arzuaga ibilbide luzeko musikaria dugu. Hainbat taldetan jotzen ibili ostean, bakarlari moduan hainbat disko atera egin zituen eta, orain, bere ahotsa piano baten soinuarekin lagunduz, iluntasunaren eta argitasunaren elkarbizitzak sortutako kontrasteez zipriztinduriko bizitzako pasarteez hitz egitera datorkigu.

Bidai pertsonal horretan zehar Marari konpainia egin nahi dion orok horretarako aukera paregabea izango du datorren irailaren 16an arratsaldeko zortzietan Laudioko Kezka tabernan. Bertan Igorren (edo Mararen) abestiek josten duten bidezidorretik barrena ibiltzeko aukera izango dugu; errealitatea fikziotik, tristura pozetik eta bikaintasuna ridikulutik banatzen dituen bidetik alegia.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide