Laudioko jaiak (session #2)

Txabi Alvarado Bañares 2010ko abu. 19a, 21:56

Bizi garen mundu honetan bigarren aukerak nahiko eskasak izan ohi dira. Baina abuztu honetan Laudiotarrek, urtero bezala, aparteko aukerez hornitutako hilabeteaz gozatu ahal izango dute. Gazteek behingoagatik liga ditzaten, gurasoek seme-alabak botila eskuan dutela harrapa ditzaten eta, orokorrean, Laudion giro eta festa ezin hobez goza dezagun, hurbil daukagu jada Laudioko jaien bigarren zatia.

Bizi garen mundu honetan bigarren aukerak nahiko eskasak izan ohi dira. Baina abuztu honetan Laudiotarrek, urtero bezala, aparteko aukerez hornitutako hilabeteaz gozatu ahal izango dute. Gazteek behingoagatik liga ditzaten, gurasoek seme-alabak botila eskuan dutela harrapa ditzaten eta, orokorrean, Laudion giro eta festa ezin hobez goza dezagun, hurbil daukagu jada Laudioko jaien bigarren zatia.

            Jaien lehenengo hiru egunen ajea igaro dadin diseinatutako tartearen ostean, 25an emango zaie (berriz) hasiera herriko jaiei, berakatz egunean hain zuzen ere. Besteak beste, berakatzen bazkari tradizionalaz eta MadeInLaudio ikus-entzunezko proiektu herrikoiaren fruituez gozatu ahal izango dute bertaratzen diren guztiek.  

            Ondoren, Koadrilen Eguna etorriko da, Koadrilen ohiko bazkaria eta Zoroaken Herri Kirolak Extreme lehiaketaren ostean, Txoznetako Amaiurren kontzertuarekin bukatu egingo dena.

            Hilaren 27an goiz esnatzen direnek, aldiz, baserrietatik jaitsitako produktuak dastatu eta erosteko aukera izango dute, batzuek dastatu eta dastatu baino egingo ez badute ere.  Horretaz gain, gauaren etorrerarekin batera txosnetan Versen eta Herrikadak taldeen kontzertuak entzuteko parada egongo da.

            Baina parrandazale eta gaupaseroentzat egun aproposenetariko bat aipatzekotan, Odolkien eguna aipatuko genuke, abenduaren 28an. Jai osoaren zeinu bilakatu diren odolkiak afaldu ondoren tripa jaisteko goizaldeko gantzontzilo eta kulero lasterketan parte hartzeko aukera egongo delarik.

            Hurrengo goizeko egunsentiarekin batera, herriko historiara pasatuko den Kofradia eguna izango dugu, egun horretako Kofradiaren bazkarian emakumeen parte hartzea  onartu egiten den lehenengo urtea baitugu hauxe. Ondoren, afalostean, Errokeren txakurra erre egingo da herriko plazan jaien bukaeraren seinale. Ordurako herritar guztiek euren bigarren aukerak aprobetxatuak izan beharko lituzkete. Baina, bestela, hurrengo urterarte itxarotea daukate.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide