Gogo biziz, bihar Agurainera!

Txabi Alvarado Bañares 2010ko eka. 19a, 14:26

Bihar, igandea, ikastolen aldeko hainbat eta hainbat euskaltzale bildu egingo dira gogo biziz Agurainen, bertan ospatzekoa den Araba Euskarazaren lemari jarraituz.

Bertaratu egiten den oro herria inguratzen duten 4 gunetan banatutako jaialdi batez gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, Betagarri edota Laia bezalako taldeen kontzertuak egongo dira; eta baita euskararekin erlazionatutako beste hainbat ekintza ere. Hortaz gain, txikienek tailer eta puzgarriekin jostatu ahal izango dira egunaren amaierarate.

Baina hau ez da Araba Euskaraz jaia “Sorginen herrian” ospatu egiten den lehen aldia. 1985. urtean ere Euskal Herri osoko euskaltzaleak bildu egin ziren bertan, garai hartako ikastolarentzat dirua biltzea helburu zuen ospakizunean parte hartzeko asmoarekin. Urte asko igaro dira data hartatik, eta esfortzuak bere fruituak eman dituela dirudi, urtero ospatzen diren ekitaldi honen arrakasta ikusirik.

Hortaz gain, aipatzekoa da aurten Araba Euskaraza Agurainera itzularazi duen ikastolaren gaztetasuna.  Izan ere, kurtso bateko ibilbidea baino ez dauka festa antolatzeko ardura bere gain hartu egin duen Lautada ikastolak, euskal herriko ikastolarik gazteenetarikoa delarik.

Beraz, ikastola honen ibilbide motza bere horretan gera ez dadin, milaka pertsona biltzekoak dira bihar Arabako herri honetan. Gainera, jaiari hasiera eman bitartean, lekukoa Laudio Ikastolari igaroko zaio. Gure haraneko ikastola hauxe izango baita, hemendik urte batera, Araba Euskaraza Aiaraldeara ekarriko duena.

Informazio gehiago www.arabaeuskaraz.net webgunean aurkituko duzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide