Danbor-hotsek Aiaraldea astindu dute!

Txabi Alvarado Bañares 2010ko api. 28a, 10:28

Apirilaren 27an,  urtero lez, Prudentzio Deunaren jaiak ospatu dira Arabako hainbat lekutan eta Aiaraldeko Amurrio eta Laudio  herriak ez  dira salbuespena izan.

Bazkalosteko lehen orduetatik jende mordoa bildu da Amurrioko frontoian, Amurrioko Musika Eskolak Lucas Rey, Aresketa Ikastola eta Virgen Niñako ikasleekin batera antolatutako danborradaz gozatzeko prest.

Apirilaren 27an,  urtero lez, Prudentzio Deunaren jaiak ospatu dira Arabako hainbat lekutan eta Aiaraldeko Amurrio eta Laudio  herriak ez  dira salbuespena izan.

Bazkalosteko lehen orduetatik jende mordoa bildu da Amurrioko frontoian, Amurrioko Musika Eskolak Lucas Rey, Aresketa Ikastola eta Virgen Niñako ikasleekin batera antolatutako danborradaz gozatzeko prest.

Handik kilometro batzuk iparraldera, Laudion hain zuzen ere, sukaldariz eta danbor-jolez dotore jantziriko Laudio Ikastola, Lamuza, Latiorro eta La Milagrosako hainbat ikasle herriko plaza betetzen hasi dira bost eta erdietan hastekoa zen erretretetan eta danborradan parte hartzeko gogoz. Seiak hogei gutxiagotan hasi da 500 ume eta gazte inguruk koordinatutako danbor-orroa eta, egun honetako klasikoak diren hainbat piezei erritmoa jarri ostean, Basalarrina kalean barrena abiatu dira, kalejirari hasiera emanez. Zumalakarregi, Baias eta Nerbioi kaleetatik desfilatu ostean, lau ikastetxeetako partaideak Herriko Plazara itzularazi dute euren danborren soinua, kalejirari amaiera emanez. Festak, baina, aurrera egin du Basalarrinak antolatutako Tor magoaren ikuskizunarekin, txokolatadarekin eta Kirikiñok txikientzako antolatutako jolasekin.

Ordu batzuk geroago, zortzietan hain zuzen ere, 50 bat pertsonak Rakatapla Elkarteak antolatutako Erretreta eta Danborrada kalejirari ekin diote Kultur Etxetik abiatuta. Herriko hainbat kaletatik egun honetako errepertorio tradizional guztiari errepaso luze bat eman ostean, ekitaldiak Herriko Plazan amaitu dira gaueko hamarretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide