Santa Luzia eguna

Txabi Alvarado Bañares 2010ko mai. 22a, 10:12

Gutako askok tradizioak aiton-amonen kontuak direla uzte dugun arren, badaude tradizio batzuk adin guztiko pertsonok jarraitzen ditugunak; eta, horietako bat, hurrengo maiatzaren 24an ospatuko den Santa Luzia eguna dugu. Urtero lez, aurten ere ehundaka pertsona igotzekoak dira Laudiori itzala egiten dion Santa Luzia mendira; bai haurrak, gazteak, helduak zein edadetuak, betiere adin bakoitzari dagokion rol soziala errespetatuz: gaztetxoenak galtzetaraino bustirik bukatuko dute eguna, jada jai honen “identitate seinu” edo bilakatu den ur-pistola gerraren ondorioz.

Gutako askok tradizioak aiton-amonen kontuak direla uzte dugun arren, badaude tradizio batzuk adin guztiko pertsonok jarraitzen ditugunak; eta, horietako bat, hurrengo maiatzaren 24an ospatuko den Santa Luzia eguna dugu. Urtero lez, aurten ere ehundaka pertsona igotzekoak dira Laudiori itzala egiten dion Santa Luzia mendira; bai haurrak, gazteak, helduak zein edadetuak, betiere adin bakoitzari dagokion rol soziala errespetatuz: gaztetxoenak galtzetaraino bustirik bukatuko dute eguna, jada jai honen “identitate seinu” edo bilakatu den ur-pistola gerraren ondorioz. Helduagoek, aldiz, txosnan igaroko dute egunaren gehiengoa, bapo edan eta jaten. Eta festara etorritako edadetuak eguerdiko erromerian dantzatu egingo dute segur aski, gaztaroko urteen nostalgia sanoaz animaturik.

            Baina badaude goiz horretan Santa Luziara igotzeko aukerarik izango ez dutenak ere: institutuko ikasleak, astelehen horretan klasera joan behar dutenak, edota lanean jaia eman ez dieten langileak. Guzti horiek, urtero bezala, hurrengo igandean igo beharko dute, Santa Luziaren errepikapenean hain zuzen ere.

            Baina ez du pena merezí bi egun horietako programazioa errepasatzea. Izan ere, jai honen izate erlijiosoa alboratu egin zenetik, eskasak izan dira festa honek jasan behar izan dituen aldaketak. Urtero-urtero, programazioa ia berdin mantentzen da, tradizioarekin jarraituz. Eta, kasu honetan bai, hobe horrela izatea.

Maiatzaren 24a, astelehena:

11:30etan Mesa.
12:00etan Erromería Lotso Taldearekin.
12:00etan Umeentzako jolasak Kirikiño Taldearen eskutik.
16:00etan “Ukelele jaunaren showa” Malas Compañias taldearen zirko eta umore
ikuskizuna.
19:00etan Herrian zehar kalejira Ekin Joleak taldearekin.

Maiatzaren 30a, Igandea: 

11:00etan Kalejira Ekin Joleak taldearekin..
11:30etan Meza, Santa Luzia Abesbatzak Abestua.
Ondoren Santa Luzia Abesbatzaren musika emanaldia.
12:00etan Erromería Lotso Taldearekin.
16:00etan Umeentzako Dantzaldia Iluna Taldearekin.
19:00etan Herrian zehar kalejira Aiara Trikitixa Elkartearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide