Goio izoztuta dago, itzali egin da. Bere iraganean atzera, bere orainean barna eta bere etor-
kizunean aurrera joko dugu liburu honetan; bere errelitate osoa ulertuko dugularik. Hiru narratzailek
hiru denbora eta egoera ezberdinetan kontatuko digute historioa. Goioren
lagun zen Andonik Kalaportuko Jesuiten eskolan elkarrekin igarotako urtea eta Maribel
lagunak bere herbesteratzearen tira- birak eta bere oroimenaren berreskuratzea kontatuko dizkigute.
Baita, etorkizunean Goiok egingo duen Antartikara bidaia ere.
Sarriren lehen eleberria dugu hau, zeharo gomendagarria. Fikzio aldetik oso adierazgarriak
ez diren gertakizunak kontatzen dituen arren liburuaren funtsa honen kontatzeko eran, hizkuntza
aberatsean eta freskotasunean finkatzen delarik.