Naturzale talde batek, naturayala.blogspot.com-en inguruan biltzen dena, hitzaldi eta txango bat antolatu zuen orkideak hobeto ezagutzeko asmoarekin. Landareen Liluraren Nazioarteko Egunarekin lotuta zegoen ekimen hau eta pasa den larunbatean gauzatu zen. Amurrioko Udalaren laguntzaz, gainera. 09:30tan hasi zen hitzaldia Amurrioko Kultur Etxean. Bertan Mario Corralek eta Patxi Lasartek orkideen ezaugarriak aurkeztu zieten agertu ziren 30 pertsona inguruei. Aurkezpen honen bitartez, 20 orkidea mota baino gehiago daudela Aiaraldean jakinarazi zuten.
10:00etan, autobus bat atera zen Amurriotik eta Etxaurrenera joan zen. Hango inguruetan hamaika mota orkidea ezberdin ikusi zituen taldeak. 12:00tan txangoa bukatu egin zen.
Argazkiak: Itziar Senra, Aitor Aspuru