Pasa den astean Andaluzia Etxeak bere 9. Aste Kulturala antolatu zuen. Igandean Meza Roziera bat ospatu zuten, gero Erromeria batek Latiorroko kaleak zeharkatu zituen eta bukatzeko, Andaluzia Etxeko lehendakariak eta Laudioko alkateak hitzegin eta gero, emakume talde batek dantzatu egin zuen. Jende askok parte hartu zuen ekimen honetan.
Argazkiak: Aitor Aspuru