Armada frankistak hiria hartu eta bertan kontzentrazio eremua eta espetxe nagusia irekitzearen 75. urteurrena gogora ekartzeko udalak abiatutako egitasmoaren baitan hirian hainbat ekimen egin ziren iragan asteburuan.
Ostiral arratsaldez Gotzon garmendiak, Lau Haizetara Gogoan-eko kide eta historialariak oroimen historikoa eta nazioarteko justiziaren inguruko hitzaldia eskaini zuen kultur etxean; honen ondoren Asier Perez de Eulate ikertzaile militarrak, "gerra zibila Urduñan", gerra materialaren erakusketa eskeini zuen.
Argazkiak: Flickr Txeng