Zortzi aiararrek erakutsiko dituzte haien argazkiak Luiaondoko Gizarte Etxean eta Kexaan. Aiarako Udalak antolatutako ikastaroan parte hartu dute pertsona hauek. Josu Zaldibar, irakasleak, proiektu bat egitea proposatu zien "Giza jarduera" lelopean. Ekimen honen emaitzak ikusgai egongo dira Luiaondon uztailaren 18tik 22ra eta Kexaan abuztuaren 3tik 5era, arratsaldez.
Atzo Luiaondon egon ziren argazkiak eta erakusketa prestatzen. Josu Zaldibarrek dio legezkoa dela herriari ikastaro honen emaitzak baita ikasleen aurrera pausuak erakustea. Ainarak -partaide eta argazkilari gazteena- ogiaren inguruko argazkiak egin ditu eta argazkigintzak ematen dituen aukera artistikoetan sakontzea gustatuko litzaiokeela aitortu zuen. Aiaran egin dituzte argazki guztiak eta lan ezberdinak islatzen dituzte. Oso proposamen interesgarria.
Argazkiak: Aitor Aspuru