San Roke Kofradiaren ardo-dastatzea

Aitor Aspuru Saez 2012ko abu. 6a, 10:02

Urtero bezala, Erroke Deunaren Kofradiak ardo-dastatzea egin zuen. Lehendabizi, ardo bakoitzari zenbakia jarri zioten -inpartzialtasuna bermatzeko- eta kanporaketa ezberdinen bitartez dastatzen hasi ziren, ordena zozketaren bidez erabaki eta gero. 

Ardo-dastatzearen irabazlea, Benigno Basocoren ardoa izan zen -13,2º- eta abuztuaren 26an edango da Kofradiaren bazkarian. Bigarrena, Bodegas Ostatuaren ardoa, odoloste egunean kontsumituko da.

Aktak egin ondoren, ekoizle bakoitzari erabakia komunikatuko diote kofradeek. Epai-mahaia adituek osatu zuten. Batzuk industriarekin lotuta daude eta gainontzekoek esperientzia handia dute.

Dastatzetik kanpo geratzen diren ardoak ekitaldia ikusten ari den jendeak edaten ditu. Luntxa eskaini zen ardo hauek kontsumitzeko.

 

Argazkiak: Aitor Aspuru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide