Igandea izan zen Belandiako jaien egun erakargarriena. Goizean 80 pertsona inguruk parte hartu zuten Juanjo Hidalgok gidatutako ibilaldi historikoan. Aditu honen azalpenek Belandia eta Larruzabalen historian sakondu zuten.
Ibilaldia bukatu bezain laster, tortila lehiaketa hasi zen. Jende gehiago hurbildu zen herrira bitartean eta lehiaketaren epaimahaiak bere erabakia iragarri zuenean giro alaia nagusitu zen herrian.
Argazkiak: Aitor Aspuru