35 lagun batu ziren Berriaren aldeko bertso afarian. Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Silveira bertsolariek parte hartu zuten.
Bertso emanaldia hasi baino arinago Berria egunkariko kide batek eman ziztada ekimenaren nondik norakoak azaldu zituen, Berriaren erronka berriak, Berrialagun ekimenaren beharra...
Bestalde, hausnarketa egin zuen Euskarazko egunkariak gure gizartean duen garrantziaren inguruan, bai eskoletan, erakundeetan, bai komunikazio arloan. Bertso afarian bertsolariek gai umoretsuak eta euskararen inguruko kezkak tartekatu zituzten. Bertso afari honetako etekinek eman ziztada ekimenari laguntzeko izango dira. Basalarrinaren egoitzan izan zen afaria eta Basalarrina kultur elkartea izan zen ekimenaren antolatzailea eta Laudioko udalak babesa eman zion ekitaldiari.