Amurrioko Aresketa Ikastolako ikasleek eta hainbat musikarik parte hartu dute aurtengo Araba Euskaraz jaia iragarriko duen abestiaren grabaketan. Martxoaren 24an Elkar-ek Donostian dituen estudioetan grabatu zuten abestia, eta datoreen apirilaren 24an aurkeztuko dute jendaurrean, bideo-kliparekin batera. Bideo-klipa Luis Vil musikari eta zinema-zuzendariariak egingo du.
Argazkiak: Gartzen Garaio