Nahiz eta proposamena aldatu duten, Lendoñobeitiko jardunaldi kulturalek arrakasta handia izan dute. Dorretxetik abiatu dute txangoa eta gero Gorbeoko lubakietara jo dute. Jose Ramón Zurimendi, Aztarnako kideak, guda zibilan eraikitako lubakien inguruan hitz egin du. Horren ostean, partehartzaileek Txoznako trikuharria ikusteko eta Juanjo Hidalgo historialariaren azalpenak entzuteko aukera izan dute. Bukatzeko, Pozako Baseliza bisitatu dute hurbildutako 130 pertsonek. Iñaki García Camino arkeologoak XVI. mendeko eraikin honen historia aipatu zuen.
Argazkiak: Ainhoa Gutiérrez