Pasa den urriaren 1ean Amurrion zehar hegan zebilen putre ar batek, bere hegaldiari ekin ezinik zegoelarik, Lanbide Heziketaren eraikuntzako teilatuan pausalekua topatu zuen.
Iskanbila sortu zen, eta horrekin batera jendearen hurbiltzea. Hegaztiak hegalak astindu ondoren sarrera nagusira joan zen, Ulises institutuko txakur izutuarengana. Jendea pilatuz joan zen, eta aldi berean ikusteko grina handitu.
Flashek eta argazkiek barra-barra leku guztietatik beraien kliskak egiten zituzten. Horrela hegaztiari pazientzia agortu zitzaion eta hegan eginez beste teilatu batera aldendu zen.
Une horretan zer gertatzen zen ikustera Aldundiko langileak hurbildu ziren eta ikusita non zegoen putrea, suhiltzaileak deitzea erabaki zuten. Hauek teilatutik itzelezko jazartzeari ekin zioten, azkenik hegaztiak ihes egitea lortu zuelarik. Jakin dugunez putrea harrapatua izan omen da onik ondoko landa batean, ihes egitearen ondorioz nekaturik, antza.
Testua eta argazkiak: Zaraobe Institutuko zuzendaritza