Mendiko Lagunak Mendi Taldeak Gorobel ibilaldia antolatu du berriro eta urtero lez jende ugarik izena eman du parte hartzeko. Nahiz eta eguraldia dela eta mendizale guztiak Amurriora hurbildu ez diren, pertsona askok bete dute ibilbidea. Mendi taldeak aurten erabilitako gaia Fracking-a izan da eta pankartak eta ikurrak ikusteaz gain, mendizaleek haustura hidraulikoaren aurkako photocalla izan zuten.
Argazkiak: Endika Abrisketa, Jon Katalan, Iñaki Unzaga, Edorta Aldama, Endika Larrazabal.