Hainbat ekintza antolatu dituzte udalek eta emakume taldeek azaroaren 25aren harira. Laudion artile ekintza burutu zuten azken hilabetean landu eta gero eta kontzentrazioa egin zuten, Amurrion elkarretaratzea musikarekin uztartu zuten, Artziniegan mezu ezberdinak zabaldu ziren, Okondon eta Urduñan kontzentrazioak egin zituzten eta Arakaldon bortizkeriaren aurkako poltsak banatu zituzten, besteak beste.
Argazkiak: Mario Corral "Peru", Unai Gotxi, Kaitin Allende, Garratsatxu Landaluze, Jabi Asurmendi, Irune Norris, Aitor Burgoa