Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekintza gauzatu dute eskualdeko zenbait herritan. Mobilizazioak ez ezik, flashmobak, muralak eta hainbat aldarrikapen antolatu dute. Esaterako, Artziniegan jaso dituzte estatu espainiarrean 2015ean erail dituzten emakume ororen izenak. Arespalditzan Aiarako Emakumeen inguruko literatur lehiaketaren sariak banatu dituzte.
Argazkiak: Aitor Burgoa, Maddi Isasi, Naiara Otaola, Maria Lorente, Susana Martin, Unai Gotxi, Ainhoa Basarrate