Atzo (larunbata) izan zen Lezamako Jaien egun nagusia. Goizeko bederatzietan izan zen egitarauko lehen ekintza: 153 medizalek Lezamako bazterrak ezagutu zituzten mendi ibilaldiaren bigarren edizioan. Arratsaldea umeentzako jolasek, mus txapelketa eta herri kirolek bete zuten. Aurten Amurio Trail Taldea, Nerbioi Rugby eta Lezama taldeek lehiatu zuten hainbat probatan. Parrilladarekin tripak bete ostean, festa goizeko ordu txikietara arte luzatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Monkey Painters eta Honat taldeen kontzertuekin.
Aurreko urteetako argazki bildumak: