Aiaraldear ugarik hartu dute parte 100 kilometroko “Hiru Handiak” proban

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 09:46

Urriaren 14an 0:00etan hasi zen Gopegin “Hiru Handiak” mendi lasterketa. Bi urtero behin antolatzen den proban 40 aiaraldear inguruk abiatu zuten bidea. Guztira 1475 lagunek hasi zuten bidea, baina arrazoi ezberdinengatik 959 izan ziren zeharkaldi osoa bukatu zutenak.


Lasterkariak animatzeko asko izan ziren Gopegiko irteera puntura, Landako urtegira eta Araiara hurbildu ziren aiaraldearrak. Gorbeian, esaterako, Arrastariarrek zintzarriekin itxaron zituzten frontalak piztuta zetozen mendizaleak. Oinez zein korrika, 100 kilometro eta 5000 metroko desnibela utzi zituzten atzean helmugaratzea lortu zutenek. Izan ere, zirkuituan zehar asko dira erretiratzen direnak arazo fisikoak medio.

Aiaraldeko sailkapena
Aiaraldea mailan helmugaratu zen lehena Ivan de la Cruz izan zen, 13 ordu eta 26 minutuko denborarekin; sailkapen orokorreko 26. postua, hain zuzen. Iker Arana Amurrio Traileko kidea izan zen eskualdeko bigarrena, 14 ordu eta 14 minutuko markarekin (53.postua). Hirugarren, berriz, Vicente Contreras sailkatu zen, 15 ordu eta 20 minutu erabilita. Bestalde, aipatzekoa da Amurrio Trail taldeko Mikel Letonak Portugaletik etxeratutako garaipena: 38 kilometro eta 2200 metroko desnibeldun proban beterano kategorian bigarren geratu baizen. Partaide guztien denbora markak www.manueliradier.com webgunean daude ikusgai.

 

Argazkiak: Jon Olabarria, Haizea Ginea, Amurrio Trail Taldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide