Ostiralean Aiaraldearen webgune, APP eta irudi berria indarrean egongo dira

Erredakzioa 2016ko abe. 27a, 17:30

Ostiralean, abenduaren 30ean aurkeztuko da Aiaraldea komunikabidearen webgune berria. 19:30ean izango da hitzordua behin-behineko bulego berrian, hau da, Laudioko Nerbioi kaleko 12 zenbakian.

Webgune eta APP berria

Ostiralean, abenduaren 30ean aurkeztuko da Aiaraldea komunikabidearen webgune berria. 19:30ean izango da hitzordua behin-behineko bulego berrian, hau da, Laudioko Nerbioi kaleko 12 zenbakian.

Webgune eta APP berria

Webgune berriak orain arteko atal eta zerbitzuez gain berrikuntza ugari izango ditu. Besteak beste, irudi koorportatibo berria, webgunearen itxura eta antolaketa, iritzien atala, gida komertziala, zorion agurrak... Horrez gain, atariko azal orokorrean eskualdeko gairik esanguratsuenak bilduko ditu, baina herri bakoitzak bere atal edo txoko propioa izango du.

Formatuei dagokionez, argazki notiziak eta audio albisteak gehituko zaizkio informatzeko moduei, eta zuzeneko kontaketak egiteko programa berezi bat iznago du hedabideak hemendik aurrera. Zerbitzuen alorrean, berriz, zozketak, lehiaketak, porrak, hildakoak, zorion agurrak... egongo dira. 

"Aiaraldea aldatzen ari gara"

"Aiaraldea aldatzen ari gara" lema izango du Aiaraldea Komunikazio Leihoko etapa berriak. Izan ere, hedabideaz gain, elkartearen izaera ere egokituko dute aurki: 2017an kooperatiba sortzera doaz. 2015-2020 arteko plangintza estrategikoari jarraiki, aurrera begira hauek dira jorratuko dituzten ildoak: euskara, komunitatea, feminismoa, komunikazioa, autoaskitasuna, berrikuntza eta garapena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide