Kantauriko Urkidetzak gogoratu nahi izan du azken 3 urteetan 1.000.000 euro baino gehiagoko inbertsioak gauzatu dituela eskualdean.
Hurrengoak izan dira burutu dituen gastuak:
- Arespalditzako punpaketa azpiegitura 91.092 euro
- Moldaketa elektrikoa Izorian, Maroñon eta Artziniegan 215.042 euro
- Telemandoa Izorian, Lekamañan eta Artziniega eta Maroñoko urtegietan 92.117 euro
- Madariako ur-andelaren moldaketa 43.925 euro
- Artziniegako ur-andelaren konponketa 128.465 euro
- Amurrio-Lejartzu ur-andelaren konponketa 116.032 euro
- Laudioko San Bartolomeko ur-andelaren konponketa 125.588 euro
- Zerrabe (Zuhatzako) araztegia 194.513 euro
- Administrazioa, laborategia eta arreta 22.358 euro
Guztira 1.029.132 euro gastatu dituzte.