Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu abenduaren 29an euskararen etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Amurrioko Reforrean izango dira eta egitaraua hurrengoa izango da:
• 09:30ean Harrera eta gosaria
• 09:45ean Jardunaldien irekiera ekitaldia
◦ Josune Irabien (Amurrioko alkatea)
◦ Joseba Perez de Heredia (Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta
Kirol Saileko zuzendaria)
• 10:00etan “Euskararen egoera soziolinguistikoaren argazkia Aiaraldean” azterketaren aurkezpena
◦ Ekhi Zubiria (Aztiker soziologia ikerguneko ikerketa koordinatzailea)
• 10:30ean “Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa”ren aurkezpena
◦ Paul Bilbao (Protokoloaren sustatzaile taldeko kidea eta Kontseiluko idazkari nagusia)
• 11:00etan “Udalen euskalduntzetik herria euskalduntzera”
◦ Maddi Gallastegi (UEMA, udalerri euskaldunen mankomunitateko teknikaria)
• [ Atsedenaldia ]
• 11:30ean “Euskararen biziberritzerako esperientziak hezkuntza formalaren esparruan ”
◦ Iñaki Eizmendi (EBETE, Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak)
• 12:15ean “Oarso irriak: Herria bizitzen… gaur bihar izan dadin” bideoaren proiekzioa
• 12:30ean “Berbaro, Durango euskalgintzarako tresnak sortzen” ibilbidea
◦ Maite Berriozabal (Durangoko Berbaro elkarteko zuzendaria)
• 13:00etan “Agurainen euskaraz bizi nahi dugulako, 75 ordu euskaraz” esperientzia
◦ Asier Lafuente (Aguraingo Olbea euskara elkarteko kidea)
• 13:30ean “Baietz 40 egun euskaraz” Lasarteko esperientzia
◦ Eestitxu Garmendia (Lasarteko euskararen maratoiko dinamizatzailea)
◦ Naiara Mujika (Lasarteko Ttakun elkarteko kultura saileko arduraduna)
• 14:30ean Bazkaria Amurrioko Refor jatetxean
• 16:00ean “Euskararen normalizaziorako diskurtso eta praktikak, zer eta nola egin” mahai-ingurua
◦ Estitxu Eizagirre (Argia astekariko zuzendaria)
◦ Manex Agirre (Euskaltzalea eta kulturgilea)
◦ Igor Elortza (Euskaltzalea eta kulturgilea)
◦ Dinamizatzailea: Irati Mendiguren (Euskalgintza Kontseiluko kidea)
• 17:30ean “Aiaraldea euskaldun, nola baina?”
◦ Hausnarketa dinamikak lantaldeetan, open-space dinamikak
• 18:30ean Jardunaldiaren amaiera
Izena ematea doakoa da
Jardunaldi irekiak diren arren, antolatzaileek eskatu dute parte-hartzea aldez aurretik jakinaraztea (azpiegiturak moldatu ahal izateko). Izena emateko azken eguna abenduaren 27a da.
Horretarako, interesdunek aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, nor edo nortzuk parte hartuko duten azalduz eta bazkaltzera geratuko ote diren zehaztuz (Refor jatetxean izango da eta menuaren prezioa 11 eurokoa da).
Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da, horretarako izen-ematearekin batera adierazi beharko da haur kopurua, adina eta zein ordutegian baliatu nahi den zerbitzua.