Olentzerok eta Maridomingik eskualdea zeharkatuko dute gaur

Erredakzioa 2016ko abe. 24a, 08:50

Olentzerok eta Maridomingik pertsonaia mitikologikoek hitzordua izango dute gaur eskualdeko hainbat umerekin. Hasteko, Orozkon egongo da Olentzero; goizeko 09:45ean eskolatik kalejira abiatuko dtu. Jarraian Amurriora joango da, Babiora, hain zuzen. Bertan argazkia egingo du 11:30ean.

Olentzerok eta Maridomingik pertsonaia mitikologikoek hitzordua izango dute gaur eskualdeko hainbat umerekin. Hasteko, Orozkon egongo da Olentzero; goizeko 09:45ean eskolatik kalejira abiatuko dtu. Jarraian Amurriora joango da, Babiora, hain zuzen. Bertan argazkia egingo du 11:30ean.

Arratsaldean, Amurrion bertan hasiko du ibilbidea Ohitura elkartearen eskutik, Félix Murga kalean, alegia, Antzokitik eta Elexondo kaleetatik Goikolarra auzora arte. Opari banaketa, txokolatea, gaztainak, ikatza eta ardo beroa egongo da.

Haurrek ikazkinei gutunak, marrazkiak eman edota kalejiran parte hartuz gero, zenbaki bat jasoko dute, hainbat opariren zozketan parte hartzeko. Zozketa gune horretan izango da eta opariak Olentzerok emango ditu. Itzulera Mendiko kaletik Juan Urrutia plazara egingo dute.

17:00etan Luiaondon eta Orozkon izango dira agerpenak, Zubibarrin eta nagusien etxean. Okondora ere ordu horretan helduko da; ikazkinak Gorostiolatik La Ventillara joko du eta handik San Bartolome plazara.

Urduñan 17:30ean arituko dira Olentzero eta Maridomingi herrigunean Fita Fik, Getxa Goi eta Erauntsi Dantza Taldearekin batera Foru Plazan bukatzeko.

Ordu berean Arrankudiaga-Zollon ere agertuko dira. 17:30ean Garondon eta 18:00etan frontoian.

Azkenengo bi jarduerak Laudion eta Artziniegan egingo dituzte 18:15ean. Laudion La Milagrosa Ikastetxetik aterako dira herriko plazara heltzeko. Artziniegan, ordea, geltoki plaza izango dute abiapuntu

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide