Aiaraldeko preso eta errefuxiatu ohiek errepresaliatuen aldeko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Gabonetan

Erredakzioa 2016ko abe. 22a, 10:46

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu politiko ohiek zenbait deialdi zabaldu dute errepresaliatuen askatasuna aldarrikatzeko. Abenduaren 29an 19:00etan eskualdeko manifestazioa antolatuko dute, baina mobilizazio bateratu hori ez ezik, gehiago prestatu dituzte:

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu politiko ohiek zenbait deialdi zabaldu dute errepresaliatuen askatasuna aldarrikatzeko. Abenduaren 29an 19:00etan eskualdeko manifestazioa antolatuko dute, baina mobilizazio bateratu hori ez ezik, gehiago prestatu dituzte:

Laudion: gaur 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Kalera Kalera ekimenak eta Lab sindikatuak Herriko plazan. Urtarrilaren 5an elkartasun gaua egingo dute gaztetxean.

Urduñan: “Kalera kalera” lelopean abenduaren 24an kontzentrazioa deitu dute Foru Plazan. Abenduaren 31n San Silbestre lasterketa izango da Foru Plazan 18:30ean eta 19:30ean kontzentrazioa eta brindisa antolatuko dute enparantzan.

Amurrion: Abenduaren 31n giza katea eta argazkia egingo dute 18:00etan herriko plazan.

Orozkon: Abenduaren 31n murala margotuko dute eta eguerdian elkarretaratzea deitu dute Zubiaurren.

Zaballako kartzelan mobilizazioa, besteak beste

Hala ere, aipatutako hitzorduez gain, gehiago antolatu dituzte zenbait erakundek eta elkartek.

Esaterako, gaur Laudion 19:00etan triki poteoa egingo dute Sarek deituta. Abenduaren 24an Sortuk protesta egingo du Zaballako kartzelaren aurrean eta 11:00etan Laudioko geltokian geratu dira joateko. 18:30ean, ordea, Etxerat elkarteak egingo du kontzentrazioa herriko plazan.

Laudion ere, abenduaren 30ean Azken ostirala mobilizazioa izango da Lamuza plazan 20:00etan.

Abenduaren 31n Sortu deia zabaldu du Basauriko espetxera bertaratzeko eta Laudioko geltokian 11:00etan elkartuko dira hara joateko. Egun berean, 19:00etan ohiko giza katea antolatuko du Etxeratek Pio XII. Kalean, horren ostean, preso eta errefuxiatu politikoen aldeko brindisaren txanda helduko da.

Bukatzeko, urtarrilaren 13an 19:00etan Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxean hitzaldia gauzatuko du; “Dispertsioaren hegiak: haurrak eta dispertsioa”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide